“Emakumea eta literatura (1987-2014). JAKIN 45 gaurko begietatik” mahai-ingurua

SAREINAK egitasmoaren urteurrenen harira, urtero-urtero ekimenen bat antolatu izan dugu, lagunekin eta literaturazaleekin elkartzeko. Aurten, 7. urteurrenaren harira, honako mahai-inguru hau antolatu dugu:

“Emakumea eta literatura (1987-2014). JAKIN 45 gaurko begietatik”

Sareinak2014_kartela_web

1987. urtean JAKIN aldizkariak “Emakumea eta literatura” monografia argitaratu zuen. Ale hori aurrekaria izan zen euskal literaturan, hainbat ikuspegitatik Genero Ikasketetara hurbildu baitziren egileak. Horregatik, ale horretan artikuluak eta iritziak argitaratu zituzten zenbait idazle eta ikerlari biltzea interesgarri iruditu zaigu: batetik, JAKIN 45 alearen esperientziaz eta ekarpenez jarduteko (eta baita monografiko horren aitzakian antolatu zituzten ekimenak gogora ekartzeko ere); eta bestetik, gaur egungo egoeraren inguruko iritzia ere jasotzeko. Zer aldatu da azken hogeitamar bat urte hauetan?

1987ko hitzaldi-sorta

Hantxe elkartuko garelakoan…
Laster arte!

SAREINAK

One Response to “Emakumea eta literatura (1987-2014). JAKIN 45 gaurko begietatik” mahai-ingurua

  1. Pingback-a: Literatur Emailuak » Emakumea eta literatura mahaingurua Arrasaten

Haritik tira!

Design a site like this with WordPress.com
Hasi zaitez