VII. urteurrenaren kronika. Emakumea eta literatura (Jakin 1987)

 

Beti da interesgarria paperean edo pantallan ezagutu duzun jendea haragiztatuta ezagutzea, aurrez aurre izatea, are gehiago, zuretzat erreferentzia izan direnean gairen batean. Eta hori izan zen Sareinen VII. urteurrenak izan zuen alde erakargarrienetako bat niretzako. Beste bat jorratutako gaiarekin du zerikusia. Gure taldea eta bere bloga, Sareinak, orain dela zazpi urte jarri zen martxan literaturari ikuspegi feministatik begiratzeko asmoz, eta begirada hau euskaraz egiteko.

2014-01-31 19.57.16

Eta hor ditugu mahai-inguru batean bilduta, 1987an bezala, “Emakumea eta literatura” gaiaren inguruan hitz egiteko elkartu zirenetako batzuk: Gema Lasarte, Aurelia Arkotxa, Tere Irastortza, Laura Mintegi eta Nerea Azurmendi. 27 urte pasatu dira eta berriro eseri dira elkarren ondoan gai berari gaurko ikuspegitik eta egoera desberdinetik begiratzeko gonbiteari erantzunez. Bakoitzak bere bidea egin du urte hauetan eta esperientzia desberdinak izan dituzte. Gauza batzuk berdin dirautela diote, eta beste batzuk aldatu direla. Zein irudi izango dute atzera begiratzerakoan eta 1987an esandakoak gogoratzean? Nola ikusiko dute kontua haien kokagune bakoitzetik? Zein izango da haien pentsamendua eta haien bizipena eta zeintzuk denborak ekarritako aldaketak?

Sareinak VII urteurrena - 02de35

Horrela abiatu zen Arrasaten urtarrilaren 31n Emakume txokoan gure VII. urteurrena aitzakiatzat hartuta antolatu genuen mahai-ingurua. Jende ugari hurbildu zen, aulkirik gabe geratu ginen eta hedabideek ere haien lekua hartu zuten. Gema Lasartek mahai-inguruaren partaide bakoitza azken aldiz non eta noiz ikusi zituen esanez eman zion hasiera ekitaldiari, baten bat ordutik ikusi ez zuela ere esan zuen. Elkarrekin berriro egoteko abagune bihurtu zen saioa. Topagune. Jarraian Bakoitzak hitza hartu eta bere ikuspegia eman zuen, norberak gaia nola bizi izan duen eta ze desberdintasun ikusten dituen gaur egungo panoraman. Barre egin genuen, giroa lagunartekoa zen, bakoitzak pentsatzen zuena eta sentitzen zuena bota zuen, eta elkarrekin harilkatu ziren esandakoak, gaiaren argazki bat osatuz:

Sareinak VII urteurrena - 06de35

Lehen pentsa baino emakume idazle gehiago zegoen, baina orduan literaturaren eremua gizonena zen, eta emakume idazleek presio soziala sentitzen zuten, ez zegokien tokian zeuden eta kontuz ibili behar ziren idazten zutenarekin. Mahai-inguruan garai hartako euskal literaturaren sistema emakume idazleentzat zena irudikatzeko basamortua eta oihana aipatu zituzten. Kritika gogorrak egin zizkieten Arantxa Urretabizkaiari, Itxaro Bordari eta Laura Mintegiri egoera horretan zeudela gogorarazteko, arrotzak zirela azpimarratzeko, ez zirela onghi etorriak argitzeko. Horren ondorioz emakume idazleak markatutako bidea uzteko eta haiek nahi zutena sortzeko borrokan ibili ziren. Begirada eta kokapen desberdin baten bila, haien moduaren bila, oztopoak gaindituz.

2014-02-01 00.37.26

Bazterretik ongarria botatzen aritu ziren, egungo belaunaldi berrikoek aukera gehiago eta zama gutxiago izan zezaten. Gaurko emakume idazle gazteei aurrekoek jasandako pisua arindu zaie eta bide berriak urratzen dabiltza. Gaur egun lau belaunaldi ari dira idazten euskal literaturan, eta badirudi gazteek ez dutela haien aita-amak hiltzeko asmorik, pragmatikoki jokatzen ari dira, aurrekoen lana onartuz eta haiena eginez, fresko, interesgarri. Mahai-inguruaren amaieran ikuspegi feministatik euskal literaturaren sistemako azken basamortu bat zegoela aipatu zen, argitaletxeena. Badirudi eremu horretan oso emakume gutxi dagoela eta askotan betaurreko moreak falta direla oraindik.

Bertara hurbildu zen jendeak adi eta gogotsu entzun zituen bertan esandakoak, eta oso gutxi hartu zuen parte amaieran gustura egon ginelako entzuten eta pixka bat berandutu zelako azkenean. Beraz, hemen duzue aukera gaiari buruz hitz egiten jarraitzeko. Bidali zuen iritzi eta sentipenak, parte hartu atera genuen radiografia osatzen. Zer diozue?

V. urteurrenaren kronika

Post hau irakurtzen jarraitu

“Desira desordenatuak” liburuaren aurkezpenaren kronika

Onintza Irureta

Gasteizko Gora tabernan, azaroaren 2an, aurkeztu zen liburua. Garagardo, ke eta gosea egiteko txokolate eta fruitu lehorren artean, euskal literaturako queer begiradak astindu zituzten, Txikik, Amaia Alvarez Uriak, Kattalin Minerrek, Angel Errok eta Gema Lasartek. Aurkezpenaren ondoren, Gora tabernatik El Parral tabernara egin genuen salto, poesia errezitaldia baikenuen zain. Post hau irakurtzen jarraitu

Granadako jardunaldi feministak (III)

Onintza Irureta

Lehenengo aldia nuen jardunaldi feministetan eta ezin imajinatu dibertsitatea hainbestekoa izan zitekeenik… Post hau irakurtzen jarraitu

Granadako jardunaldi feministak (I)

Amaia Alvarez Uria

Granadara joan ginen aurreko asteburu luze honetan. Ez, ez gara egon Alhambran, ezta eskiatzen ere. Jardunaldi feministetan egon gara! Jarraian kronika kolektiboa duzue.

Ostiral gaua autobusean pasatu eta gero zombie koadrilla bat agertu zen akreditazio bila erdiguneko jauregi batean. Ongi etorri esan ziguten hormetako kartelek eta Euskal Herria kartelaren azpian banatu zizkiguten karpetak. Hasiera ekitaldia oso beroa izan zen: jende guztia gogotsu heldu zen eta txalo zaparradak hitzekin eta irudiekin tartekatu ziren hiru egunetan zehar. Post hau irakurtzen jarraitu

Granadako jardunaldi feministak (II)

Gema Lasarte

1979an idatzi zuen euskal literaturan lehen eleberri garaikidea Arantxa Urretabizkaiak. Arantxa ordurako feminismotik aski elikatua zen eta sortu zuen nobela ere halakoxea izan zen: intertestuak feminismoari egiten zion aipamen esplizitua, horren lekuko. Gure nobelagintzak ezagutu duen lehen pertsonaia femenino protagonista sortu zuen Urretabizkaiak. Ama bat. Post hau irakurtzen jarraitu

Lourdes Méndez antropologoa teoria feministaz

Irailean, Donostiako Udaleko Berdintasun eta Lankidetza Atalak antolatuta, Lourdes Méndez, EHUko Artearen antropologian katedradunak, lau egunetako ikastaroa eskaini zuen. Post hau irakurtzen jarraitu

Eliztar katoliko gehienak emakumeak dira. Nolatan?

Onintza Irureta

Dolores Juliano antropologoak Plazandreokek antolatutako hitzaldi sortako bat eskaini zuen Donostian, azaroaren 28an, “Sistema patriarkala eta erlijio politeista eta monoteistak” izenburupean. Saiatu zen azaltzen eliza katolikoa misoginoa eta matxista izanda, nola gerta litekeen hainbeste emakume eliztar Post hau irakurtzen jarraitu

Pornopunk feminismoa Artelekun (2008/7/2-5)

Amaia Alvarez Uria

Feminismoa egiteko eredu berriak aurkeztu zizkiguten aurreko astean Artelekun egin ziren jardunaldi-topaketetan. Postpornografia eta queer teorian oinarrituta eta kudeaketa punkiaren bidez (do it yourself edo autogestioaren filosofia).

Eskerrik asko Nagore Lozanori eta Maria Mur Deani argazkiengatik

Jarraian Mikel Martinen argazkiak (eskerrik asko zuri ere!)

Post hau irakurtzen jarraitu

Pornopunk feminismoa Artelekun

Amaia Alvarez Uria

Feminismoa egiteko eredu berriak aurkeztu zizkiguten aurreko astean Artelekun egin ziren jardunaldi-topaketetan. Postpornografia eta queer teorian oinarrituta eta kudeaketa punkiaren bidez (Do It Yourself edo autogestioaren filosofia).

Mingainarekin jolasean

Beatriz Preciado eta Tristan Taormino

Jardunaldien sarrera, oinarriztapena eta perspektiba historikoa eman ziguten lehen egunean. Pornografia, queer eta feministentzat, lorpen politikorako espazioa dela esan zuen Preciadok, arau heteropatriarkalen kontrako erresistentzia gunea eta gorputzaren irudikapen anitzak erakusteko lekua.

Post hau irakurtzen jarraitu