Desirak eta plazerrak (I)

Liburuaren azala.

Liburuaren azala.

Euskal poesia erotikoaren antologia bat -geroago Desira plazer (Txalaparta, 2009) liburua izango zena- paratzeko lanean parte hartzea eskatu zidatenean, adostu behar genuen lehendabizikoa poemak sartzeko irizpidea izan zen. Honela, poema bat liburuan sartzeko, gaia erotikoa izan behar zuela erabaki genuen, ezplizitu zein inplizitoa erotismoa den bezalaxe. Neuri emakumeen poesia arakatzea eta proposatzea eskatu zitzaidan eta horretan jardun nuen. Post hau irakurtzen jarraitu

Emakumeak Kontari ipuin lehiaketan euskarazko saria eman gabe

Josune Muñoz

Ekainaren 25ean Bilboko Udaleko Arabiar aretoan elkartu ginen EMAKUMEAK KONTARI XVI. ipuin lehiaketaren erabakia eta irabazleak ezagutzeko. Aurrean, Alkate jauna eta Berdintasun, Lankidetza eta Herritarren Gaietarako Sailaren zinegotzia, zuzendaria eta hainbat teknikari.

Sailaren Zuzendaria jakinarazi zuenaren arabera, aurtengo partehartzea baxua izan da, arrazoien artean, datak aldatu direla eta aurkezteko epea askoz laburragoa izan dela argudiatu zuen. Aurten, 111 ipuin aurkeztu dira, 101 Gaztelaniaz eta 10 Euskaraz. Euskal portzentaia, beraz, %10. Aurreko urteetako joera mantentzen dela esan zuten, %10-15 bitartekoa dela lehiaketaren hasieratik. Eta geuk geure buruari galdetu genion, zergatik ez da azken 16 urteetan portzentajea igo, jaitsi ez bada egin? Euskal partehartze eskasa. Post hau irakurtzen jarraitu

Ez feminista, ez matxista

Sareinak

“Ni ez naiz ez feminista ezta matxista ere”. Zenbat aldiz entzun dugu baieztapen hau? Katixa Agirrek eta Eider Rodriguezek honi buruz idatzi dute Argia aldizkariko plazan.

Egia esanda, gure gizartean edozer gauza da zilegi, gehiegi ez zaren bitartean (…) Akaso joera honen alderik mingarriena feminismoaren gehiegikeria salatzen duena da. Hamazortzi edo hogei urteko nire ikasleen artean ere entzun izan dut “ni ez naiz ez feminista ezta matxista ere” bezalako aitorpenak. Horrela erdibide onargarri batean kokatzen direla uste dute, lortu dutela oreka edo harmonia inbidiagarri bat, aurreko belaunaldiek lortu ez dutena. Neskak izan ohi dira horrelako perlak jaurtitzen dituztenak. Katixa Agirre, “Gehiegi” (Argia 2186, 2009ko maiatzaren 31, 18. orrialdea). Post hau irakurtzen jarraitu

Gosegarri erotiko gisa

Josune Muñoz

Gaurko sarrera hau gosegarri bat baino ez da, aperitifa. Oraindik lanean ari gara XX. mendean zehar euskal emakumeok sortu dugun poesia erotikoa bilatzen, batzen, miatzen, aztertzen… 2009ko otsailan plazaratuko den antologia sortzeko enkarguan.

Irakurri dugu, bai, irakurri, 60 liburu baino gehiago, eta ezagutu dugu, bai, ezagutu, 50 sortzaile baino gehiago: mila poema, hamaika irudi poetiko, makina bat proposamen estetiko, gaur arte batera argitara eman ez direnak.  Prestatzen ari garen antologia honen harrituko gaituzten datuak aurrera ekarri nahi dizkizuegu: bitxikeriak, anekdotikoak, galdera batzuri erantzuna ekartzen dietenak, alegia noiz, non eta nork erabili, agerrarazi zuen euskal literaturan KLITORI hitza estreinakoz?  Zenbatetan  irakurri, aurkitu dugu ORGASMO hitza?  Ugariak dira poema erotiko LESBIANOAK? Idazle, emakume hauek zelan  esaten, adierazten dute erdarako “Correrse”ekintza gozagarria?  euskal emakumeok MASTURBATZEN gara?  NINFOMANIK al dago?

Funtsezko galderei ere ihardetsi nahi diegu, eta morboaz gain zeuen jakin grinari dastatzeko, gozatzeko, asetzeko datuak, gogoetak eta, oinarrizkoena, poemak  ekarriko dizkiogu Durangoko azokako haizeak jo eta gutxira. Saiatuko gara euskal emakumeok sortu dugun poesia erotikoaren korpus sakona eskaintzen, eta honen bitartez gure poesia erotikoaren kronologia, historia, ezaugarriak, itzalak, hutsuneak eta abarrak eta hostoak eta niniak ekartzen.

Dena dela, Igande honetan, urriak  19, Martiniaren aurretik, gosegarri gisa,  ordu batean Bilboko Arenalean, POESIA ASTEAn zehar garatuko diren ekitaldien artean,  POESIA EROTIKOAREN IRAKURKETA entzuteko parada izango duzue. Hegoamerikako eta Euskal Herriko poesia erotikoa irakurtzen egongo gara Ekuadorreko Soledad Jácome , Kubako Tadeo Tapanes, Edorta Jimenez eta laurok.

Irakurriko den guztia ez dugu hona ekarriko, bai, ostera, euskal emakumeen poema erotikoak. Egileen jaiotze urtearen arabera, kronologikoki  antolatu ditugu.

On egin, baina gogoratu gosegarri bat baino ez dela, beraz,  gorde gosea otsailerako.

Post hau irakurtzen jarraitu

Bi munduz haratago: Monique Urzaren idazkera “Oroitzapen urdin iluna”-n

Elixabete Ansa

Monique Urza dugu euskal migrazioari buruz idazten duen lehen emakumea.

 “Your body, your body that was old and good, it has been the thread. By which we have made our  way through the labyrinth of the twenty years that were to come, that have come.”— The Deep Blue Memory

 Zure gorputza, zure gorputz zahar eta ona, hari bat izan da. Zeinek lagundu zigun etortzear zeuden hogei urtetan izango genuen, eta izan dugun, nahastea bizitzen [Elixabete Ansaren itzulpena]. Post hau irakurtzen jarraitu

Kiss kiss Bang bang: Bilboko Arte Ederretako musean Arte feminista!!!

KISS KISS BANG BANG. Arte eta feminismoaren 45 urte erakusketak 1965 eta 2007. urteen artean egindako arte feministako hirurogeita bederatzi obra enblematiko erakusten dituela diosku Bilboko arte eder museoan hartutako diptikoak. Geuk, hiru aldiz ikusi ondoren, maistra lanak direla, feministak direla baina batez ere, benetan enblematikoak direla azpimarratu nahi dugu.

Judy Chicago, Yoko Ono, Valerie Export, Shirin Neshat, Cindy Sherman, Orlan, guerrilla girls… aintzaindariak eta izugarri ausartak izan ziren lanak egungo lan original eta probokatzaileekin elkartzen dira patxadaz eta, gutxienez, birritan ikusi, entzun, pentsatu… behar den erakusketa bikaina honetan. Ikusteko aukera dugu Irailak 9 arte. Asteazkenetan, dohain.

Informazio gehiagorako: museobilbao.net edo masterkas, pripublikarrak eta zubiakeraikitzen blogetan
“KISS KISS BANG BANG. ARTE ETA FEMINISMOAREN 45 URTE”. 2007ko ekainaren 11tik irailaren 9a
Kiss Kiss Bang Bang. Artea eta Feminismoaren 45 urte erakusketan zenbait herrialdetako 42 artista eta talde feministaren 69 lan egongo dira ikusgai. Izan ere, guzti-guztiak arte feministan hasi ziren eta/edo joera hori lantzen jarraitu dute.

Post hau irakurtzen jarraitu