Irakurle taldea, maiatzaren 12an

Hurrengo irakurle taldea maiatzaren 12an egingo dugu, Bilbon Skolastikan, 12:00etan.

Ondoko liburuen inguruan arituko gara:

“Zergatik panpox”, Arantxa Urretabizkaia.

“Sisifo maiteminez”, Laura Mintegi.

“Crítica del pensamiento amoroso”, Mari Luz Esteban.

Sareinaken V. urteurrena: “Patriarkatua hil da eta ez naiz ni izan”

Irudia eta kartela: Concetta Probanza

Bost urte pasatu dira sareinok feminismoa eta literatura euskaraz uztartzeko proiektuarekin hasi ginenetik eta aurten ere gurekin ospatzera gonbidatzen zaitugu.

Martxoaren 31ko iluntzean Iruñean elkartuko gara mahai-ingurua eta afaria eginez.

Gurekin izango da Aran abeslaria ere! eta mahainguruaren ondoren, afari luntxean elkarrekin abestu eta topa egingo dugu!

“Patriarkatua hil da eta ez naiz ni izan”

AniMaTuu!!!

Literatur irakurraldia abenduaren 17an

Isabel Uria. Argazkilaria: Dani Blanco

Hurrengo literatur irakurraldia Donostian egingo dugu, abenduaren 17an, 10:00etan.
Ondoko lanei buruzko hausnarketak egingo ditugu:
– Isabel Uriari Uxue Alberdik “Argia”n  egindako elkarrizketa (2275. alea
2011-05-08).
– Irati Goikoetxeak idatzitako “Arraroa” liburua (Ediciones Mensajero)
Oier Guillanen Arra arraroa” antzezlana “Herio eroi/Arra arraroa” liburuan (Artez blai)

– Karin Michaelis-en “La edad peligrosa” liburua (Alba).

Literatura eta feminismoa ortzemugan

Sareinak Zarautzen ospatutako 4. urteurrenean

Kaixo irakurle:

2006an kafe baten lurrunaren arrimuan sortu zitzaigun literatura eta feminismoa euskaraz sarean ezkontzeko gogoa. Geroztik euririk izan eta urbiderik egin da. 2007an Lekeitiora joan eta Sareinen artean iriki genuen gure lehen leihoa www.eibar.org/blogak/sareinak orrialdean. Aurten Zarautzen laugarren urtemuga ospatzen ari ginela, itsasoaren zabalarekin batera, beste olatu batean sartzea erabaki genuen sareinak.org itsaskirrian. Batetik, berritzeko gogua, eta bestetik, orain arteko egindakoa ikusgarriago bihurtzeko eta letorkeena irakurgarriago bilakatzeko asmoa. Leihoak eta sareak zabaltzearen argitan eman berri dugu urrats hau, ibiltzen ez diren bideak larreak hartzen dituelako eta gurea sareak eta sareak hedatzea delako, beti ere, literatura eta feminismoa ortzemugan.