Beatriz Preciadoren harira Argia aldizkarian

Onintza Irureta

Argia aldizkariko iritzi sailean eta Preciadoren lan bati erreferentzia eginez identitatearen zirrikituetatik buelta bat eman dute azken asteotan.

Argia aldizkariko Ttakun (h)errenka sailean, azken hilabeteotan, hiru iritzi emale txandakatu dira astero (Katixa Agirre, Ur Apalategi eta Juanjo Olasagarre). Agirrek Kaka, txiza eta ispilua artikuluan (abenduak 14, 2.163 zbk.), Olasagarrek aurreko astean botatako amuari heldu zion. Izan ere, Olasagarrek artikuluan aipatu zuen Txinako komun publikoetan besteen ondoan egin behar omen dela kaka. Hari horri tiraka Beatriz Preciado filosofo queeraren artikulua ekarri zuen gogora Agirrek. (Artikulu hori, Generoa eta zaborra. Pixa egin/Kaka egin. Maskulinoa/Femeninoa izenburuarekin euskaratuta dago blog honetan, Sareinaken). Post hau irakurtzen jarraitu

Advertisements

Pornopunk feminismoa Artelekun

Amaia Alvarez Uria

Feminismoa egiteko eredu berriak aurkeztu zizkiguten aurreko astean Artelekun egin ziren jardunaldi-topaketetan. Postpornografia eta queer teorian oinarrituta eta kudeaketa punkiaren bidez (Do It Yourself edo autogestioaren filosofia).

Mingainarekin jolasean

Beatriz Preciado eta Tristan Taormino

Jardunaldien sarrera, oinarriztapena eta perspektiba historikoa eman ziguten lehen egunean. Pornografia, queer eta feministentzat, lorpen politikorako espazioa dela esan zuen Preciadok, arau heteropatriarkalen kontrako erresistentzia gunea eta gorputzaren irudikapen anitzak erakusteko lekua.

Post hau irakurtzen jarraitu

Komunak (I)

Ainara Sarasketa

Generoa eta komunen arteko erlazioa aztertzen du Beatriz Preciadok “Basura y genero. Cagar/Mear. Masculino/Femenino” artikulu interesgarrian. Gai honen inguruan euskaraz eztabaidatzeko asmoz, itzuli egin dugu artikulua. Kaka eta pixa egitera joan ordez generoa berregitera joaten al gara komunera? Komunak ez al dira generoa eraikitzeko antzeztoki arauemaileak?… Post hau irakurtzen jarraitu