Ez dut uste gaur egun -emakume idazlea- eta -emakumeen unibertsoa- esistitzen denik, inoiz esistitu bada

otamotz.com web-etik hartua

Michigan State Unibertsitateko irakaslea dugu gaurkoan solaskide: Joseba Gabilondo. Berarekin argudioan, honako desafioa bota digu eta guk oso kontuan hartu: Desafio bat bota nahiko nizueke, eta nire laguntza eskaini era berean, izan ere, uste dut momentu honetan lagungarrien gerta daitekeena, euskal emakumezkoen literatur historia bat izango litzatekeela. Ez dut uste historia hau era fundamentalista batean idatzi behar denik, halako emakumezko nazionalismo separatista bat sortuz. Uste dut, historia honen bidez, emakumezko idazleak errebindikatu behar direla, baina era berean generoa, botere egitura bezala, aztertu, eta beraz, maskulinitatea bera aztertu, gizonek beren posizio unibertsala gal dezaten eta berauek ere gizabanako historiko bihur daitezen. Alegia historia honek ez luke “gutiengo” baten historia izan beharko (honek indartu baino ez baitu egiten “gehiengoaren historia”ren kontzeptu maskulinista) baizik eta euskal literatura berrirakurtzeko beste bide bat, aurrekoak bezain unibertsal eta “gehiengo”.

Euskal literatura zatiturik dagoela diozu, alde batetik, nazioa berriro ni fantasmatiko baten bidez kontatu nahi duen diskurtsoa dagoela eta, bestetik; ironia, kritika, auto-erreflexioa, desira eta globalizazioa jorratzen dituen literatur mota dagoela. Sailkapen horretan non kokatzen duzu egun emakume idazlea eta literaturak sorturiko emakumeen unibertsoa?

Post hau irakurtzen jarraitu