Desirak eta plazerrak (I)

Liburuaren azala.

Liburuaren azala.

Euskal poesia erotikoaren antologia bat -geroago Desira plazer (Txalaparta, 2009) liburua izango zena- paratzeko lanean parte hartzea eskatu zidatenean, adostu behar genuen lehendabizikoa poemak sartzeko irizpidea izan zen. Honela, poema bat liburuan sartzeko, gaia erotikoa izan behar zuela erabaki genuen, ezplizitu zein inplizitoa erotismoa den bezalaxe. Neuri emakumeen poesia arakatzea eta proposatzea eskatu zitzaidan eta horretan jardun nuen. Post hau irakurtzen jarraitu

Emakume guztiak gara putak, eta zer?

(Tas Tas irratian 2009ko urrian entzundako “escotilla” euskaraz)

Isabel Uria

Ni ordurako oso ezjakina nintzen, martxoaren 8a ospatzen ari nintzen ikasgelan betiko debatea eginez, eta orduan ikasle batek esan zidan: “Ijitoak. Horiek bai matxistak!”. Ezer erantzuteko aukerarik izan baino lehen bere 13 urteek ematen zioten segurtasun guztiarekin egin zuen ikasle ijito batek: “Ez iezaiozu kasurik egin, Gertatzen dena da paya guztiak puta direla!”. Ai ama! Hori zen dena? … Musulmanei esaten zaie europearrok ez dugula lotsarik, guri latinoak eta beltzak beroagoak direla, eta, hor hasi nintzen irainaren mekanismoa ulertzen: estigma eta emakume zintzo eta gaiztoen arteko banaketa… Eta nork egiten zuen ikusi nuen, eta noiz egiten zuen ere. Post hau irakurtzen jarraitu

Maskulinitatea: bizarra eta biraoak? Feminitatea: bular oparoak eta barre txikiak? Bi bide bakarrik?

Sareinak

Pasa den larunbatean, urriaren 17an, Transfobiaren aurkako nazioarteko eguna izan zen eta zenbait ekitaldi antolatu zituzten. Gasteizen, adibidez, 7menos20 taldearen eskutik Drag King tailerra, kontzentrazioa eta jaia egon ziren egunean zehar. Baina, zeri buruz ari gara “genero”, “trans” eta “king” berbak darabiltzagunean?

Bai mugimendu feministarentzat bai lesbiana, gay eta transexualen askapenerako mugimenduarentzat ezinbesteko lana da genero dikotomiarekin haustea. Gizona/emakumea eta maskulino/femenino bikoteak ezaugarri finko eta itxiez osatuta daudelako eta emakumeen, gay eta lesbianen zapalketa eta haien kontrako diskriminazioa bi kategoria hauetan eta hauen ondorio diren hierarkizazio eta balorazio desberdinetan oinarritzen direlako.

Gizonek dauzkate boterea eta prestigioa emakumeen gainetik eta hori iraunarazteko sistema patriarkalak askotariko biolentzia erabiltzen du. Heterosexualitatea da araua; homosexualitatea eta lesbianismoa historian zehar bekatua, delitua edota gaixotasunarekin harremanetan jarri izan dira homosexualak eta lesbianak baztertuz, gutxietsiz eta haienganako mespretxua agertuz. Post hau irakurtzen jarraitu

Larruaren geografiak euskal poesian

Iratxe Retolaza

“Erotismoa eta intimitatea” gaiaren bueltan gozatzera eta gogoeta egitera bildu ginen Eako poesia egunetan. Gai horren inguruko hitz batzuk konpartitzera gonbidatu ninduten, eta Ea herriko elkargunean konpartituriko zenbait gogoeta dituzue datozen hauek. Horietariko zenbait aurretik garaturiko hausnarketak dira, eta beste zenbait egun horietan sorturikoak, taberna eta bazkarietako solasaldietan. Esker mila, bada, Eako poesia egunak antolatzen dituen Herrijeri emon arnasa elkarteari, hemen bilduko diren gogoeta hauek haien ekimenak sortarazi dituelako, eta segituko dugulako gaiaren inguruan hausnarrean.

Erotismoaren inguruan gogoeta egitera gonbidatu nindutenean, berehala ohartu nintzen jardun horren kontraesanaz, Yolanda Arrietak ohartarazi bezala. Ez zuen arrazoirik falta Yolanda Arrietak. Gogoetatzerik al dago erotismoaz? Gogoetatzerik al dago intimitateaz? Gogoeta egiteak erotikotasunaz hustu egiten du edozein adierazpide, edozein jardun. Post hau irakurtzen jarraitu

Emakumeak Kontari ipuin lehiaketan euskarazko saria eman gabe

Josune Muñoz

Ekainaren 25ean Bilboko Udaleko Arabiar aretoan elkartu ginen EMAKUMEAK KONTARI XVI. ipuin lehiaketaren erabakia eta irabazleak ezagutzeko. Aurrean, Alkate jauna eta Berdintasun, Lankidetza eta Herritarren Gaietarako Sailaren zinegotzia, zuzendaria eta hainbat teknikari.

Sailaren Zuzendaria jakinarazi zuenaren arabera, aurtengo partehartzea baxua izan da, arrazoien artean, datak aldatu direla eta aurkezteko epea askoz laburragoa izan dela argudiatu zuen. Aurten, 111 ipuin aurkeztu dira, 101 Gaztelaniaz eta 10 Euskaraz. Euskal portzentaia, beraz, %10. Aurreko urteetako joera mantentzen dela esan zuten, %10-15 bitartekoa dela lehiaketaren hasieratik. Eta geuk geure buruari galdetu genion, zergatik ez da azken 16 urteetan portzentajea igo, jaitsi ez bada egin? Euskal partehartze eskasa. Post hau irakurtzen jarraitu

Ez feminista, ez matxista

Sareinak

“Ni ez naiz ez feminista ezta matxista ere”. Zenbat aldiz entzun dugu baieztapen hau? Katixa Agirrek eta Eider Rodriguezek honi buruz idatzi dute Argia aldizkariko plazan.

Egia esanda, gure gizartean edozer gauza da zilegi, gehiegi ez zaren bitartean (…) Akaso joera honen alderik mingarriena feminismoaren gehiegikeria salatzen duena da. Hamazortzi edo hogei urteko nire ikasleen artean ere entzun izan dut “ni ez naiz ez feminista ezta matxista ere” bezalako aitorpenak. Horrela erdibide onargarri batean kokatzen direla uste dute, lortu dutela oreka edo harmonia inbidiagarri bat, aurreko belaunaldiek lortu ez dutena. Neskak izan ohi dira horrelako perlak jaurtitzen dituztenak. Katixa Agirre, “Gehiegi” (Argia 2186, 2009ko maiatzaren 31, 18. orrialdea). Post hau irakurtzen jarraitu

Luma feminista, itzul-ariketak

Iratxe Retolaza

(Zehar aldizkaria, 63. alea, 2008)

Itzulgarritasunaz hausnartu izan da maiz, hausnar hori ohikoa bilakatu da literaturaren eta hitzaren eremuan ez ezik, baita hitzez haraindiko kodeez jardutean ere. Genero baliabideen itzulgarritasunaz, ordea, gutxitan hitz egin da, gure artean behinik behin. Oso gutxitan izan da hizpide genero gramatikalen itzulgarritasuna, edota jendarteko genero rolen itzulgarritasuna. Post hau irakurtzen jarraitu

Sor Luisa Miserikordiakoaren misterioa

Amaia Alvarez eta Josune Muñoz

A: Josune, aurreko batean komentatu zenidan Sor Luisa Miserikordiakoari buruz hitz egin nahi zenuela.

 J: bai, hala da Amaia.

A: Azken historietan eta euskal literatura eskoletan Peñafloridako kontearen ezizena dela esaten da. J: Badakit.

A: Kontua da, Gabon sariak deituriko gabon kanta sortaren egiletzari buruzko polemikatxoa egon zela bere garaian.

J: Egia da, batzuk monjaren egiletza onartzen zuten, beste batzuk Larramendirena eta azken talde batek Peñaflorida zela zioten…

A:Hori da. Hemen, liburu artean gaudenez, begiratuko dugu zer dioen honi buruz Euskal Literaturaren Historiak? Has gaitezen ezagunenetatik:

Post hau irakurtzen jarraitu

Feminismo marxista eta sozialista

Amaia Alvarez Uria

Kamaradak! Kapitalismo edo neoliberalismoaren krisi garai honetan egokia iruditu zaigu feminismo marxistari buruz hitz egitea gure feminismo korronte desberdinen atal honetan. Beraz, interesik baduzu joera honek eman zituen eta dituenetan, segi barrura!

Post hau irakurtzen jarraitu

Beatriz Preciadoren harira Argia aldizkarian

Onintza Irureta

Argia aldizkariko iritzi sailean eta Preciadoren lan bati erreferentzia eginez identitatearen zirrikituetatik buelta bat eman dute azken asteotan.

Argia aldizkariko Ttakun (h)errenka sailean, azken hilabeteotan, hiru iritzi emale txandakatu dira astero (Katixa Agirre, Ur Apalategi eta Juanjo Olasagarre). Agirrek Kaka, txiza eta ispilua artikuluan (abenduak 14, 2.163 zbk.), Olasagarrek aurreko astean botatako amuari heldu zion. Izan ere, Olasagarrek artikuluan aipatu zuen Txinako komun publikoetan besteen ondoan egin behar omen dela kaka. Hari horri tiraka Beatriz Preciado filosofo queeraren artikulua ekarri zuen gogora Agirrek. (Artikulu hori, Generoa eta zaborra. Pixa egin/Kaka egin. Maskulinoa/Femeninoa izenburuarekin euskaratuta dago blog honetan, Sareinaken). Post hau irakurtzen jarraitu