Larruaren geografiak euskal poesian

Iratxe Retolaza

“Erotismoa eta intimitatea” gaiaren bueltan gozatzera eta gogoeta egitera bildu ginen Eako poesia egunetan. Gai horren inguruko hitz batzuk konpartitzera gonbidatu ninduten, eta Ea herriko elkargunean konpartituriko zenbait gogoeta dituzue datozen hauek. Horietariko zenbait aurretik garaturiko hausnarketak dira, eta beste zenbait egun horietan sorturikoak, taberna eta bazkarietako solasaldietan. Esker mila, bada, Eako poesia egunak antolatzen dituen Herrijeri emon arnasa elkarteari, hemen bilduko diren gogoeta hauek haien ekimenak sortarazi dituelako, eta segituko dugulako gaiaren inguruan hausnarrean.

Erotismoaren inguruan gogoeta egitera gonbidatu nindutenean, berehala ohartu nintzen jardun horren kontraesanaz, Yolanda Arrietak ohartarazi bezala. Ez zuen arrazoirik falta Yolanda Arrietak. Gogoetatzerik al dago erotismoaz? Gogoetatzerik al dago intimitateaz? Gogoeta egiteak erotikotasunaz hustu egiten du edozein adierazpide, edozein jardun. Post hau irakurtzen jarraitu

Sor Luisa Miserikordiakoaren misterioa

Amaia Alvarez eta Josune Muñoz

A: Josune, aurreko batean komentatu zenidan Sor Luisa Miserikordiakoari buruz hitz egin nahi zenuela.

 J: bai, hala da Amaia.

A: Azken historietan eta euskal literatura eskoletan Peñafloridako kontearen ezizena dela esaten da. J: Badakit.

A: Kontua da, Gabon sariak deituriko gabon kanta sortaren egiletzari buruzko polemikatxoa egon zela bere garaian.

J: Egia da, batzuk monjaren egiletza onartzen zuten, beste batzuk Larramendirena eta azken talde batek Peñaflorida zela zioten…

A:Hori da. Hemen, liburu artean gaudenez, begiratuko dugu zer dioen honi buruz Euskal Literaturaren Historiak? Has gaitezen ezagunenetatik:

Post hau irakurtzen jarraitu

Israel eta Palestina

Josune Muñoz

Euskal Herritik Israel eta Palestinara doazen bideak antzinetik urratu dira. XI. mendean Rabi Yehudah Ha-Levi Tuterako seme judutarra, Euskal Herriko juduterien Jerusalemerako bidean hil zena Euskaltzindiak oroitu eta omendu zuen 2002an argitarapen hirueledunean: Haizearen hegaletan. Hurrengoa XII. mendekoa da: Benjamin Tuterakoa Bidaien liburua Nafarroako Gobernua, 1994. Ekialde hurbileko izendegitik hartu zuen izenburua Velez de Mendizabalek Yehuda (Txalaparta, 1992) armen merkataritzan murgiltzen den espioitza-eleberrirako. Post hau irakurtzen jarraitu

Komunak (II)

Euskal literaturan murgiltzea erabaki dugu bertan agertzen diren komunen bila eta jarraian dauzkazue topatu ditugun ale batzuk. Uste dugu Beatriz Preciadoren artikulua irakurri eta gero beste begi batzuekin irakurriko dituzuela ondoren datozenak: Post hau irakurtzen jarraitu

“Ameriketan galduak:” komunitate geldiarazlea Etxanizen eskutik

Elixabete Ansa

60eko hamarkadan argitaratutako lanak aztertzen ari nintzela emigrazioari buruzko ipuin honekin egin dut topo: Nemesio Etxanizen “Ameriketan galduak”.

Hego Amerika eta Euskal Herriaren arteko kontaktu anitz lantzen dira bertan. Nire ustez, “Ameriketan galduak” dugu, bai Euskal Herri diasporikoa, bai Euskal Herriaren beraren komunitatea alegorikoki era berri batean aurkezten duen istorio laburra. Bertan eskaintzen den komunitatea ez genuke gaur egun gutxietsi behar, bereziki, komunitatearen erdian dugun protagonista: emakumea. Post hau irakurtzen jarraitu

Magreb

Josune Muñoz

MAGREB: IRAKURTZEKO DUGUNA

Afrikan badago ere, Magrebak Islam eta arabiar munduaren eragin handia jaso du hizkuntza eta literatura arloetan. Izan ere, Magreb hitzak “sartalde” esan nahi du arabieraz, geografiko zein kulturalki kokatzen gaituelarik. Islameko sortaldea blogeratu genuen aspaldian (Mundu-munduka 2007/02/12) gaur gaia borobiltzeko asmoz itzultzen gara, borobil tipia euskaraz bete daitekeela ohartuta. Post hau irakurtzen jarraitu

Kritika literario feminista, metodologia baterantz (IV): pertsonaiak

Josune Muñoz

3. tresna: Pertsonaiak

Pertsonaiak komentatzeko unea heltzen denean hauen ezaugarriak, harremanak, mailak eta abarrak erraz nahasten direla ikusi dugu hainbat kritika literariotan. Hau saihesteko eta testu-iruzkin sakonago, borobilagoa lortzeko guk hiru lan proposatzen ditugu: pertsonaiak SAILKATZEA, AZTERTZEA eta HARREMANETAN JARTZEA. Post hau irakurtzen jarraitu

Bizenta Mogelen hitzaurreak

Amaia Alvarez eta Josune Muñoz

Liburu bat daukagunean eskuartean begiratzen dugun lehenengo gauza azala eta kontra-azala dira. Horrek emango dizkigu lanari eta egileari buruzko ideia orokorra eta gainetikako itxura. Gero, interesa piztu badigu, testua irakurriko dugu eta horri buruzkoak izango dira iritzi, kritika eta gomendioak. Hitzaurreari emango diegu protagonismoa oraingo honetan, zehazki, Bizenta Mogelen Ipui onak laneko hitzaurreei. Hor testuinguruari buruzkoak eta garaiaren eta egilearen pentsaerei buruzkoak topatuko ditugu eta. Animatzen? Aurrekoan komentatu genuen emakumeen liburuetan aurkitzen ditugun hitzaurreak garrantzi handikoak direla, baina sarritan ez dakigula hauek irakurtzen, gogoratzen? Ba, hobeto irakurtzeko klabe batzuk azpimarratu eta aipatuko dizkizuet oraingoan.

Post hau irakurtzen jarraitu

Bizenta Antonia Mogel Elgezabal (II)

Amaia eta Josune

Hemen dauzkazue Juan San Martinek eta Txomin Agirrek Bizenta Mogelen liburuari egin zizkioten hitzaurreak. Juan San Martinen hitzaurrea

Txomin Agirreren hitzaurrea

Bizenta Antonia Mogel Elgezabal (III)

Amaitzeko, Bizenta Mogelek berak idatzi zituen hitzaurrea eta eskaintza. Bizenta Mogelen hitzaurrea eta eskaintza

Kritika literario feminista, metodologia baterantz (III): ahots narratiboa(k)

Josune Muñoz

AHOTS NARRATIBOA(k)

Lehenengo tresna gaia bada, hau da, ZER kontatzen den; bigarrena NOR(TZU)K kontatzen du(t)en izango da. Narratibaren historian zehar erabat aberastu, matizatu eta korapilatu den tresna dugu, eta aurrekoan bezala hobeto erabiltzeko ARAU edota AHOLKU batzuk proposatu nahi ditugu. Post hau irakurtzen jarraitu