Maskulinitatea: bizarra eta biraoak? Feminitatea: bular oparoak eta barre txikiak? Bi bide bakarrik?

Sareinak

Pasa den larunbatean, urriaren 17an, Transfobiaren aurkako nazioarteko eguna izan zen eta zenbait ekitaldi antolatu zituzten. Gasteizen, adibidez, 7menos20 taldearen eskutik Drag King tailerra, kontzentrazioa eta jaia egon ziren egunean zehar. Baina, zeri buruz ari gara “genero”, “trans” eta “king” berbak darabiltzagunean?

Bai mugimendu feministarentzat bai lesbiana, gay eta transexualen askapenerako mugimenduarentzat ezinbesteko lana da genero dikotomiarekin haustea. Gizona/emakumea eta maskulino/femenino bikoteak ezaugarri finko eta itxiez osatuta daudelako eta emakumeen, gay eta lesbianen zapalketa eta haien kontrako diskriminazioa bi kategoria hauetan eta hauen ondorio diren hierarkizazio eta balorazio desberdinetan oinarritzen direlako.

Gizonek dauzkate boterea eta prestigioa emakumeen gainetik eta hori iraunarazteko sistema patriarkalak askotariko biolentzia erabiltzen du. Heterosexualitatea da araua; homosexualitatea eta lesbianismoa historian zehar bekatua, delitua edota gaixotasunarekin harremanetan jarri izan dira homosexualak eta lesbianak baztertuz, gutxietsiz eta haienganako mespretxua agertuz. Post hau irakurtzen jarraitu

Advertisements