Sareinaken V. urteurrena: “Patriarkatua hil da eta ez naiz ni izan”

Irudia eta kartela: Concetta Probanza

Bost urte pasatu dira sareinok feminismoa eta literatura euskaraz uztartzeko proiektuarekin hasi ginenetik eta aurten ere gurekin ospatzera gonbidatzen zaitugu.

Martxoaren 31ko iluntzean Iruñean elkartuko gara mahai-ingurua eta afaria eginez.

Gurekin izango da Aran abeslaria ere! eta mahainguruaren ondoren, afari luntxean elkarrekin abestu eta topa egingo dugu!

“Patriarkatua hil da eta ez naiz ni izan”

AniMaTuu!!!

Literatura eta feminismoa ortzemugan

Sareinak Zarautzen ospatutako 4. urteurrenean

Kaixo irakurle:

2006an kafe baten lurrunaren arrimuan sortu zitzaigun literatura eta feminismoa euskaraz sarean ezkontzeko gogoa. Geroztik euririk izan eta urbiderik egin da. 2007an Lekeitiora joan eta Sareinen artean iriki genuen gure lehen leihoa www.eibar.org/blogak/sareinak orrialdean. Aurten Zarautzen laugarren urtemuga ospatzen ari ginela, itsasoaren zabalarekin batera, beste olatu batean sartzea erabaki genuen sareinak.org itsaskirrian. Batetik, berritzeko gogua, eta bestetik, orain arteko egindakoa ikusgarriago bihurtzeko eta letorkeena irakurgarriago bilakatzeko asmoa. Leihoak eta sareak zabaltzearen argitan eman berri dugu urrats hau, ibiltzen ez diren bideak larreak hartzen dituelako eta gurea sareak eta sareak hedatzea delako, beti ere, literatura eta feminismoa ortzemugan.