Nor gara?

SAREINEN MANIFESTUA

 Geu, sareinok, aspalditik gabiltza lanean. Sarea miatzen dugu zulo bila. Zuloren bat topatuta jostorratza eta haria erabakitzen ditugu, honen tamainaren arabera: handi-handiak eta txiki-txikiak, guztiak josi behar baitira.

Gure sarea, gure literatura zulatuta nabaritzen dugu eta, gehienetan, emakumeen izenak, liburuak eta lanak amiltzen dira zulo horietatik.

Beraz, sarein batzuek erabaki dugu jartzea eta konpontzen hastea. Badugu sarea, euskal literatura; badugu haria, kritika literarioa; badugu jostorratza, teoria feminista, eta, jakina, badugu gogoa, sarean sare aritzeko. Eta literaturan aberasteko, betidanik, sareinok, harian hari elkarri kontatu dizkiogulako egunerokoak, gure herriko pasadizoak, itsasoz bestaldeko istorioak, aholkuak, jostorratza erabiltzeko moduak eta kontutxo txiki batzuk belarrira esan…

Hartu gurago duzun haria, sartu nahiago duzun jostorratzean eta hasi korapiloak askatzen, sarea eta lana luzeak dira eta!

Lekeition 2007ko martxoaren 3an

Harremanetarako: sareinak[a bildua]gmail.com

One Response to Nor gara?

  1. berta says:

    Halaxe da, eta gaur Donamariako Bentan gaude Lekeition hasitakoari beste bultzada informatikoa eman nahian. Oso pozik gaude, batez ere, oso ondo pasatzen dugulako eta Nafarroako mendi mahal honetan edertasunari gorazarrea besterik ezin zaiolako egin. Ongi etorriak, neskak!!!!!

Haritik tira!