Maiatz-eko emakume idazleen harian

IrudiaElurra mara-mara ari zuela bildu ginen Baionako Euskal museoan zapatuan. Errepaso ederra eman zuten Itxaro Bordak, Marikita Tambourinek eta Amaia Lasak, Josune Muñoz gidari zutela. 1981eko sorrera hura nola izan zen, emakumeen lanak nola bereziki sustatu diren, nola Maiatz plaza irekia izan den edonorentzat, eta laudorioak Luzien Etxezaharretarentzat, eta gogoan Helena Etxekopar-Etxart.

Larruaren geografiak euskal poesian

Iratxe Retolaza

“Erotismoa eta intimitatea” gaiaren bueltan gozatzera eta gogoeta egitera bildu ginen Eako poesia egunetan. Gai horren inguruko hitz batzuk konpartitzera gonbidatu ninduten, eta Ea herriko elkargunean konpartituriko zenbait gogoeta dituzue datozen hauek. Horietariko zenbait aurretik garaturiko hausnarketak dira, eta beste zenbait egun horietan sorturikoak, taberna eta bazkarietako solasaldietan. Esker mila, bada, Eako poesia egunak antolatzen dituen Herrijeri emon arnasa elkarteari, hemen bilduko diren gogoeta hauek haien ekimenak sortarazi dituelako, eta segituko dugulako gaiaren inguruan hausnarrean.

Erotismoaren inguruan gogoeta egitera gonbidatu nindutenean, berehala ohartu nintzen jardun horren kontraesanaz, Yolanda Arrietak ohartarazi bezala. Ez zuen arrazoirik falta Yolanda Arrietak. Gogoetatzerik al dago erotismoaz? Gogoetatzerik al dago intimitateaz? Gogoeta egiteak erotikotasunaz hustu egiten du edozein adierazpide, edozein jardun. Post hau irakurtzen jarraitu