Emakume guztiak gara putak, eta zer?
2010/01/22 Utzi iruzkina
(Tas Tas irratian 2009ko urrian entzundako “escotilla” euskaraz)
Isabel Uria
Ni ordurako oso ezjakina nintzen, martxoaren 8a ospatzen ari nintzen ikasgelan betiko debatea eginez, eta orduan ikasle batek esan zidan: “Ijitoak. Horiek bai matxistak!”. Ezer erantzuteko aukerarik izan baino lehen bere 13 urteek ematen zioten segurtasun guztiarekin egin zuen ikasle ijito batek: “Ez iezaiozu kasurik egin, Gertatzen dena da paya guztiak puta direla!”. Ai ama! Hori zen dena? … Musulmanei esaten zaie europearrok ez dugula lotsarik, guri latinoak eta beltzak beroagoak direla, eta, hor hasi nintzen irainaren mekanismoa ulertzen: estigma eta emakume zintzo eta gaiztoen arteko banaketa… Eta nork egiten zuen ikusi nuen, eta noiz egiten zuen ere.
Emakumeak alaiak badira eta kalean barre egin eta abesten badute… putak direlako da. Bakarrik badoaz bazkaltzera, afaltzera, dantzan egitera edota edatera (bakarrik, hizkera maskulinoan, gizonik gabe esan nahi du, nahiz eta 20ko taldea izan)… orduan ere, putak direlako da. Manifa batera badoaz puta gorriak edo puta feministak dira (manifaren arabera). Abortatzen badute, putak. Oihukatzen badute (oihukatzearena ez da inola ere neska zintzo eta etxekoiena, ezta politikoki zuzena ere), orduan, puta histerikoak dira, gara. Sexuaz gozatzen badute eta txortan egiteaz pozten badira, putak, baina askotan esaten badute ezetz, kasu horretan gizonak berotzen dituzten putak dira.
Aizu, lagun… Arazoren bat baduzu eskoteekin edo kurba eder eta markatuekin begiratu beste alde batera edo sartu egizu hori adreilu baten barruan! Baina ez leporatu zure erasoak txadorra ez daramaten neskei edo Iruñeako apezpikuak egin zuen bezala, egunero etxean 8retan ez daudenei (euren aitek, osabek, senarrek, nebek bakarrik bortxatu ahal izateko eta ez edozeinek atari barru batean goizaldeko 3retan). Eurak, gu, ez garelako errudunak, guk ez dugu inor bortxatzen.
Hainbestetan deitu didate puta! (eta kobratu gabe). Hain da argia patriarkatuari traba egiten diotenei botatako mamua, mehatxua, biraoa, susmagarri egiten zaidala prostituzioari amaiera emateko feminista zintzo eta abolizionistek duten interes handia sexuaren truke kobratzen duten emakume batzuen gaineko iritzia ematen dutenean (bide batez, jendarte honetan guztiz legalak diren bi jarduera, bakoitza bere aldetik bada ere, erosi eta saldu, alde batetik, eta helduen artean sexua adostea, bestetik), desagerrarazi beharreko izugarrikeria bat bailitzan, gainera, hau guztia putei, entzun gabe, defendatu gabe, bigarren mailako emakumeak balira bezala eginez.
Abolizionisten argudioak entzuten ditudanean are gutxiago ulertzen diet:
– “Genero biolentzia” beldurgarria da, baina alde handiz esan daiteke, gehien, familian gertatzen dela, eta, nik dakidala, inork ez du ezkontzaren kontrako oihurik bota.
– “Trata de blancas” delakoa (ez dakit zelan ausartzen diren horrela deitzen, gehienak beltzak edo beltzaranak badira) denak kontra gauden gaitza da, etorkin eta prostituten lan eskubideen ilegalitatearen itzalean handitzen doana.
Zergatik ez goaz arazoaren muinera? Putaren estigma, esan beharra dago, emakume guztiei eragiten digu, guk nahi ala nahi ez. Imaginario kolektiboan dagoen emakumeek gizonekiko duten morrontza sexuala adierazten duelako. Putaren gorputz erabilgarria emakume guztien gorputza da, sexualizatutako gorputza. Honen erakusgarri edozein emakumek bere bizitzan zehar jasaten dituen eraso sexual ugariak. Biolentzia jarrai eta suntsikor honi emandako erantzun guztiak dira legezkoak, emakumeek euren identitatea indartzeko eta euren biziraupena bermatzeko egiten dituzten bizimodu guztiak legezkoak diren moduan (beste emakume bati balioa kentzen ez dioten bitartean, jakina).
Itziar Zigak bere saiakera “argigarrian” dioen moduan hurrengo hau da benetan gakoa: Zeintzuek duten euren burua izendatzeko eta azaltzeko aitorpen eta onarpena (emakume zintzoak) eta zeintzuei kentzen zaien gaitasun hori (emakume gaiztoak, putak, etorkinak, ijitoak, ezinduak, beltzak, mairuak, lesbianak, transexualak, eskaleak, atsoak, alkoholikoak, jipoitutakoak, yonkiak, managaitzak, zoroak, txiroak).
Berdin da zeinek kentzen duen gaitasun hori: eliza katolikoak, akademiak, medikuek, epaileek, kazetariek edo zenbait feministek. Egia esan ez da berdin, askoz maltzur eta mingarriagoa da zu ukatu eta ahotsa kentzen dizuna gu denak askatzeko sortu zen mugimenduaren parte denean.
Oso post ona!
leire — 2010/01/23 02:38
Aupa, Isabel!
Asko gustatu zait zure post-a. Goitik behera egia dela pentsatzen dut.
Prostizioaren gaia, baina, ez daukat hain argi. Oso konplexua iruditzen zait, erantzun batean ezingo nuke azaldu zein sentimentu kontrajarri sortzen dizkidan. Sarritan hausnartu dut gaiaren gainean; hala ere, ez daukat iritzi definiturik.
Segi horrela!
mila esker, Leire
Isabel — 2010/02/01 14:13
Ados nago zurekin arazo konplexua dela eta gogoeta behar duena jarrera bat ala bestea hartu baino lehen esaten duzunean. Nik asko ikasi nuen Dolores Julianoren “Excluidas y marginadas” liburuarekin eta entzun ahal izan nituen prostituzioan aritutako testigantza batzuen bideoekin (Europearrak gehienak, Bartzelonakoak). Edonola ere guk kontra daukagu “la puritana Euskadi”, emakumeoi berriki sexuaz gozatzeko eskubidea eman diguna, hori bai, maitasunarekin batera, oso garrantzitsua hau argi izatea, maiteminduta; bestela, bekatua da eta, naturaren kontrakoa, perbertsioa. Aurreko belaunaldiarena gogorik gabekoa, funtsik gabekoa, “ezkontidearekiko zorra”, hori bai zen benetan emakume onen kontua.
Oso zaila egiten zaigu sexua oro har atsegina den zerbait bezala irudikatzea, helduen arteko adostutako zerbait bezala, soldata baten truke egiten den zerbitzu bat bezala.
Lan baldintzak hobetzea nahi duguna, bide batez.
Baina, pentsatzen duguna pentsatzen dugula badaude bi gauza abolizienistei barkatzen ez dizkiedana: bata, emakume talde handi baten estigma, marginazioa eta bazterketaren kontra ez egitea, hasteko, haietako askok ez dute bide hori aukeratu eta (horretan eta beste gauza batzuetan ere, adibidez proxenetismoa eta “trata de blancas” delakoaren kontra borrokatzea, ados gaude). Eta bestea, emakume talde bat poliziaren eskuetan lagatzea eta beste alde batera begiratzea hauek jipoitzen dituzten bitartean, atxilotzen dituztenean baita bortxatu ere, “Bartzelonako Ramblak garbitu zituztenean” bezala. Agur bero bat. Isabel
Adela Turin !
Arrate — 2010/02/03 00:27
Adela Turin, idazle italiarra dugu, baina Frantzian bizi da. Bere bibliografia oso zabala da: Arturo y Clementina; Las aventuras de Asolina: la herencia del Hada; Las aventuras de Asolina: los gigantes orejudos; Las aventuras de Asolina: las cajas de cristal; Las cinco mujeres de Barbanegra; La chaqueta remendada; Cañones y manzanas; Rosa caramelo; Violeta querida,…
Nagusiki, idazlea dugu eta Haur Literaturginzara dedikatu bada ere, ikertzaile oso bikaina duen lan iturria ez dugu ahaztu behar. Bere liburu asko deskatagolatuta daude eta liburutegi zentraletan aurki daitezke, fondo gordeetan eta beste hainbat aldiz, haur txokoetan. Bere ipuinak, hainbat hizkuntzetara itzuli dira eta hainbat idazleen aldizkari estataletan eta internazionaletan parte hartzen du. Hori gutxi balitz, unibertsitateko doktoratu, mintegi, hitzaldi,…internazionaletan lanean dihardu. Bere lanen
edukiak oso ikuspegi kritikoaz enfokatzen dituenez, bera kontsideratzen dugu gaur gaurkoz, haur ipuinen irudien analisiaren aitzindaria. Bere ikuspegia irudiak adierazteko garaian, oso luma berezia soma badaiteke eta nolabait, garrantzi itzela du erabiltzen duen sinbologia, uneoro. Ilustratzaile baten laguntzaz, ekoizten eta diseinatzen dituen pertsonaiak, paisaiak, detaileak,…oso anitzak eta ikutu sofistikatua eskuratzen dute.
Feminismoaren diskurtsoan sartzen dute, egindako lan guztietan. Oso modu, fin-finean landu dituela erran dezakegu. Berak errekreaturiko pertsonaiak, kontaturiko historioak, aukeraturiko paisaiak, herrialdeak,…guzti guztia, oso ongi pentsaturik aurkezten ditu aldez aurretik. Erran dezakegu, gardentasuna oso nabari bat duela ere, eta modu elegantean aurkezten digula. Logika feministaren ikutuak ere sakonak dituenez, ez ditu intentzio ideologiko edo eta filosofiko zein politiko batez, izkiriatzen.
Hezkidetzaren mamia soma badaiteke, behin eta berriro. Bere ekarpen guztiak hezkuntza sexuala, osasun-hezkuntza, gizon eta emakumeen berdintasun hezkuntza, bortizkeria sexisten aurreikuspen heziketan, afektibo-sexualitate hezkuntzan,…interesa eta erabilgarriak dira bere ekarpenak. Besteak beste, eguneroko bizitzan dihardugun ekintzetan, egoeretan,…kontzientzia eta bitartekaritzaren betebeharrak aplikatzearen dialektikan eta didaktikan aditua da. Hausnarketa sakonetan baldintzatzen diren gaiak, lerro artean irakur daitezkeen kontsigna eta axiomak ageri dira. Aintzakotzat hartzen dira ikastaro, postgrado, mintegi,…desberdinetan, hezkidetzaren bermatasuna planteatuz gero, genero eta sexuaren teoriak, estereotipo sexistak, genero estereotipoak, familia patriarkal eta postpatriarkalaren krisia,…bezalako gaitegi unibertsal hauetarako parte hartzen du, Adela Turinek. Batik bat, bere ipuinetan zehar lerroetan, zenbait definizio, sinbolo,…adierazgarri erabiltzen dituelako, ezkutuzko gai hauek tabu izatetik, errealitatera ager daitezen. Horrelako ihardunaldietan erabiltzen dira obrak, azterketa sakonak borobiltzeko. Frogagiri gisara, gizarte patriarkalak, bultzatzen duen hainbat baloreekiko ezkutuzko jokaera, ondorio, ezaguerak,…dakartzan kausa eta efekturako, domeinu erroleetan ez erortzeko kontseiluak emanaz. Ezinbestekoa deritzo, piezaz pieza ongi jokatzen jakiteko trebeziak, hezkidetza eta estereotipo sexistarik gabeko, gizarte bat osatu daitekeenekin, koalizio eta bilgunerako aipuak sortzeko aukerak bultzatuaz.
Izan ere, Albert Einstein.ek esana :“ el ejemplo no es la mejor manera de influir en los demás. Es la única “, beraz baloreak bultzatu aurretik, lehenik barneraturik eduki behar ditugu ondoren, etikoki transmititzeko eta bultzatzeko konpromezua hartu ahal izateko. Beraz, Adela Turinen ipuinak ikasgeletan, liburutegietan,…irakurri, eztabaidatu, antzeztu,…egiten dira, behin eta berriro. “Du còté des Filles “europear elkartearen ikerketen aburuz, azpimarratzen dute, arrazoi nagusia dagoela honetan : haurtzaroan, genero estereotipoak irudien bitartez barneratzen ditugula lehenago, irakurtzen hasi baino. Beraz, oso oso garrantzitsutzat hartzen dute irakasleek, hezitzaileek, psikopedagogoek, psikomotrizistek,…Ze nolako irakaskuntza ikasgeletan, hitzaldietan,…eratu. Adostasun osoz, beraz, fenomeno berri hau gauzatzen ari da, belaunaldi berrietara moldatzen diharduena, hezkidetzaren aroa definituta dagoena ere. Hezkuntza sexistak sortzen dituen matxurak konpontzeko unea iritsi da.
Aldiz, soziologikoki, heziketa aurrerakoia baten hildotik jokatzen duela uste dut. Bere sormenezko lan hauetan, hitzez hitz, ilustrazioko irudi edo paisai edo kolore,…bakoitzaren tratamentuaren alderdi humanista eta zibilizatu arrazionalista baten margolana dirudi. Berez, etorkizunerako predikzioa egiteko fijazioa baduela, somatzen zaio, hots, berak aurkitzen ez duen gizarte eredua denborarekin, bizi eta gauzatu daitekeenaren irudi bilakatu gura luke. Eta bide batez, albiste egin gura luke publikoki honelako sentimendua, pentsaera,…duten pertsonengana, espresatzeko gogoa, bizitasuna, plazerra,…transmititzeko ikutuak baditu. Ondorioz, hipotesi gisa, feminismoak oinarrian hainbat diskurtso ditu abiapuntu gisa bata zein besteak, beste hainbat atal sakontzen dituenak: berdintasuna eta desberdintasunaren bi korronteek funtsean deklaraturik badirenez, (eta hori izanen da geure gizartearen kasuan). Baina, beste herrialdeetan haratago dihoazen mugimendu kultural, sozialen,…ñabarduren hitzorduak dituen, gaitegia nabaritzen zaio idatziekin. Beraz, Adelak, beste autore ugariren ibilbideen irakurle fina eta zuzena denez, erran dezakegu aldi berean, askatasuna eta diskurtso liberalizatu beharraren lore espezie berri bat bezala, deklaratzen dela.
“Los cuentos siguen contando” adibidez, bere opera prima dugu. Ez da bat ere erraza, altxor hau eskuratzea. Izan ere, bitxiegileentzako bitxirik preziatuena bailitzan gisara, esfortzua ematen du eskuratzea.
30ko eta 70ko hamarkadan zehar, idatziriko europear ipuinen azterketa sakon bat egiten du. Idazle, herrialde, ipuinen literatur genero desberdinen,…inguruko lagin bat aukeratu zuen. Hainbat urteetako lan mardularen, ondorioak izkiritzen ditu, liburu honetan. Bere ikergaia, haurrei finka arazten zaizkien roll sexualen inguruan. Izan ere, euren izaera sexuala markaturik gelditzen da, 4 urte betetzerakoan, bai mutilena zein neskena. Ipuinen bitartez, hezteko iharuderan, ze nolako ipuinak erabili izan diren, eskoletan, etxeetan,…aztertuaz. Zera ondorioztatu zuen :
– Banaketa ekonomikoa eta soziala honela, irudikatzen da ipuinetan: emakumeak, etxeko lanetaz arduratu behar dute eta gizonak berriz, dirua irabaztearena. Barneratu dituzten arauak dira gainera, estereotipo dominatzaileen eta lanbide aukeren inguruan ere, gauza bera jazoaz.
– Ikustrazioak ageri diren liburuetan, irudiei erreparatuz gero ; mutilak, aktiboak zein dinamikoak diren, neskak baino garrantzi itzelagoa dute ere eta aldiz neskak, zeintzuk, pasiboak, garbiak eta ordenatuak, ageri dira. Helduen deskribapenak egiterakoan, gizonak arduratsuak, sortzaileak,…direla argudiatzen zaie, eta hainbat pertsonai gonbaratzeko ezarri (Pasteur, Leonaro Da Vinci,…) direla aipatzen bazaie. Aldiz, emakume helduak gaiztoak, esplotatzaileak, tuntunak,…diren pertsonaiak bezala irudikatzen dituzte.
– Emakume edo eta gizonezkoen inguruan, irudikatzen dituzten imagin estereotipatuak ez dira batere instruktiboak. Izan ere, prototipo arrunta aplikatzen da behin eta berriro, bereizkeriak egitean, emakume ala gizona izan da, euren arteko aurkakotasunak egonaz portaeretan, eta haurren kasuetan nabariagoa bilakatzen da argazkia.
– Baikortasunaren kualitateak aztertzerakoan, gizonezkoei badagokie, aktiboago zein autonomoagoaren itxura hartzen dute eta emakumeak berriz, eskenategi horretatik at aurkitzen dira. Bainan, gizonezkoei esparrua mugaturik aurki daiteke afektibitate, sentsibilitate, espresioengandik zeintzuk ere, eskuzko gaitasunagatik ala imaginazioagatik ere aldenduak badiren eta emakumeak berriz, oso iaioak alor hauetan.
Emakumeen portaera eta izaera oso modu pobrean baldintzatuta ageri da. Honela, antzematen dira: modelu klasikoaren sumisioan oinarrituriko etxekoandrea, lan edo lanbide ohizkoetan aritzen direnak , edo feminitatearen alboraketa zuzena dakartzatenak gizonezkoen ereduak aintzakotzak hartuak izateko…
– Haurren prototipoak generoaren arabera oso deskribapen desberdina osatzen dute, mutilak are eta indartsuenak, langileenak, jakintsuenak,…bezala ageri dira eta nesken kasuan historio oso arraroak irudikatzen dituzte, printze urdinarekiko menpekotasunean, edo zientzilaria izanik amaiera txarreko gertakizunekin,…beraz, protagonistak gizonak izaten dira gehienetan eta emakumeak aldiz, bigarren mailakoak eta oso oso anonimatuan ageri dira.
Ikerketaren erizpidea, ipuinek ze morala edo aztergaiaren arabera sailkatzen dituzten pertsonaiak adina, generoari begiratuta batik bat, sailkatu ditu. Hala ere, liburu honek, xehetasun eta ñabardurez josia dagoenez. Gomendagarria da irakurtzea. Jakin genezan eta ulertu ahal izan dezagun, zeinen garrantzitsuak diren ipuinen pertsonaiak, edukiak, kontestua,…Haurrei ematen zaizkien mezuak izanen direlako. Beraz kontzientziaz eta sentsibilitateaz, hezitzeko ezinbestekoak dira, oraindik orain ipuinak. Beraz, aukeratzerakoan argi ibiltzeko eta tentuz saiatzea, aholkatzen du. Aktualki, oso gomendagarriak, eta aldaketa aunitzeko ipuin berriak daude aukeran.
Amaitzeko, bere artikuluetan ikusi badaitekeen gisara, argi dago planifikatzen diren plangintza gehienak hezkidetza dutela oinarri, gaur egun. Patriarkatuaren sustraiak, enborra sendotu eta adarrak dituenez, kimu berriei begira aritzean, azken 30 urteetako ipiungintzan ze nolako garapena eta egituraketa aurki badaitekeen, aztertzear dago. Patriarkatuaren printzipioak, geure gizartean etengabe genero estereotipatuak bultzatzen ditu familian, zineman, literaturgintzan, iragarkietan, aldizkarietan, prentsan, eskoletan,…Sexismoa saihesteko, genero ikuspegiko ihardunaldiak sortzea behin eta berriro litzateke giltza. Emakumeen parte hartzea geure gizartean, historian eta zientziaren aktore sozialak direla hausnartzeko metodoa eta gunea da. Horregatik, Adelak ere, nola hezitu emakume ala gizonezkoa? Ze nolako sexualitate errolak bultzatzen ditugu ? Bizitzeko oinarrizko eskubideak eta berdintasuna nola garatu ?
ZERTZELADAK !!!
ARRATE — 2009/10/10 12:34
Zertzeladak!
Durangoko Azokaren bueltan, hemen aurkeztu zen iritzi bati erantzun nahiko nioke. Miren Agur Meabek idatziriko azken liburuaren ingurukoa .Aipamen bat egin zuen ez zetorrelako bat edo ez zuen adosten, idazleak bere liburua sailkatu izan zuen sailarekin.
Beraz, zera adierazi gura nuke. Liburu bat sortzen eta aurkezten den arte , daraman prozesu horretan idazleak bere idazkuntzaren jarioaz bizitzen duen bidea, batetik legoke. Gero, bidai berezi eta bitxian bilkatzen dela beti ere, ondoren. Berez, izendapenek, iritziek, kritikek,…emango diete ahabia ondoren. Bainan, argibide gisara adierazi gura nuke, Unibertsalki literaturgintzak modu honetan jokatzen du baita ere, beste literatur jatorriekin ere.
Eztabaida sutsuak dakartza. literaturgintzak, Obren izendapenen haritik. Berez, hainbat liburuk, XV.garren mendeaz geroztik, Haur Literaturgintza izatetik Gazte Literaturgintzara edo eta Heldu Literaturgintzarako pasabide egin izan dute, idatzi eta argitaratu diren obrekin ere . Abiapuntua, beste bat izanik eta idazlearen askatasun eta adierazpen eskubideetatik sortu eta gero. Beraz, mahainguru ederra duen gaia da.
Kasuan kasu, Ahozko tradiziotik idatzizkoa indartu zenetik, behintzat. Euskaltzain, filologo, didaktikalari, literatur aditua,…zein beste literaturzaleren arteko, esanei jarraiki, historikoki Literatur Unibertsalean, hainbat aldaketa izan dituzte, autore edo eta idazleen liburuak, mendetik mendera. Beraz, argi adierazi nahi dut ez dela soilik, Euskal Herriko errelaitatea ezen Mundu osokoa baizik. Eta horretarako argibide gisara hemen doakizu, bitxikeri honetatik igaro diren hainbat eta hainbat idazle edo eta obra zeren, beti ere aldagaiak eta faktore askoren menpean, beren hasierako bidaia aldatu izan dituzte, adituek.
1370.ea argitaratu zen “The history of Robin Hood “; Charles Perrault.en(XVII), Ahozko Tradizioan oinarrituriko bere ipuinak; Daniel Defoe.n (XVIII), ” Robinson Crusoe”; Jonathan Swift.en (XVIII), “Gulliverren bidaiak”; J.J.Rousseau.n (XVIII), “Emile”;Grimn anaiek (XIX), (hainbat obra);H.C.Andersen, Byron eta Shelley, Walter Scooth.en “Athos, Porthos et Aramis” edo eta Charles Dickens.en, “Oliver Twist”; Lewis Carroll(XIX), ” Aliceren abenturak lurralde miresgarrian”; Julio Verne.ren ” Voyage an centre de la terre “; Mark Twain.en; “” The adventures of Tom Sawyer and Hucheberry”; R.L.Stevenson.en “Altxor uhartea”; Carlo Collodi.ren ” Pinotxoren abenturak “; R.Kipling.en “Oihanaren liburua”; Salgari.ren ” Kortsario Beltza “; Selma LagerÖf.en, ” Nils Holgerssons underbara resa genom suenje “;J.Barrie.ren “Peter Pan and Wendy”;…
Nabarituko zenuten oso zerrenda luzea, eta benetan ñabardurez horniturik aurkitzen dela, gure literaturginza ere eta beti ere adibide gisa, urteak, mendeak, obrek,…jasan dituzten aldaketa aunitzak izaten direla eta beti ere, ausnarketa eta azalpen konstruktiboz landua utzi dut, jaramon ahal diezaiogun, zein sakontasunez, 2009ko obra baten bizia askoz luzeagaoa eta irrikagarriagoa bilaktu ahal dezakegun, historian zehar eta bide batez, bidaia misteriotsu eta ederrean jarraitzeko.
Berez, aipatu ditudan obrek hasieran abiapuntu bat zuten Gazte Literaturarako idatziak eta ondoren, Haur Literaturartzat kontsideratu izan ziren,edo alderantziz ere gerta zitekeen,…Honela, mendeaz mende eta ausnarketa edo eta hautaketa, askoren ondoren. Oraindik beta izanen duzu, hainbat xehetasun deskubritzeko beta. Goza ezazuela, aztertzen.
Zertzelada I !
Uxue Alberdi.ren inguruko iritzi artikulu zein eritzien baitatik, zera azpimarratu gura nuke. Bai, emakumeak, noski adar, sektore, eremu,…ezberdinetan behin eta berriz lanean diharduela intentsitate koloretsuez. Batzutan, sakonean, indarrean, idei berri,gordin, samurrak,…borobiltzen behin eta berriz. Beraz, txalogarria da ikustea, berstolaritzaren barnean loraldia edo eta garaiak garaiko, loraldi eza kutsagarria den epe erdi-erdian, gauzatzea somatzea. Eta horren frogagiri, erran nahiko nizuke, eta ziur zuk baina ez beste askok, esaldi honekin bat egingo duzuela :
” Lehenik bertsolariak, emakumeak,…izanen zirela”
Ez dut inor asaldatzeko idatzi edo eta obe esan da, ikerketa zientifikoetatik eratorria dago eta neuk, ere adosten dut. Eta neuk,umorez edo eta jiri jarai batean, argibide emateko idazten zaituztedala.
Unibertsitateko, idatzien artetik, irakurririko testu batean izkiriaturik ikusi nuen. Bai,…tesi batena. Idazle euskaldun batena, zeina gainera didaktikalari edo eta filologo zein soizolinguista bat den ere…
Zertzelada I !
Arrate — 2009/11/12 00:54
…Jakina, hipotesiak direla gehienetan. Iraganaren erreferentzia aztertzeko joerak, izikiriatzen diren hainbat azalpen, egiteko adorea ematen gaitu. Esanak esan, gizarte zientziekiko aipamenak direla. Beraz, geure burutazioetara jotzeko dugun ausardiaz zera aipatu nahi nuke.
Emakumeak, ahozko tradizioan hasi zutela ibilbidea. Baina, frogatzeko neurria jartzen dugu, aho betean. XV.menderarte edo eta lehenagoko belaunaldiengandik eratorririk zuten ahozko tradizioan, bertsolariak izatearen sena. Antropologikoki eta soziologikoki, gizarte era horietan, emakumeek jaso zuten transmisioaz ipuingintza, bertsogintza, kantugintza, belargintza, olerkigintza,…berez gizonezkoek beste eredu batzuetara egokitu beharrean ziren. Euren ogibideak ehizak, arrantzak, abeltzantzak,…lehen sektoreko lanbideak jorratzera bultzaturik zeuden. Ondorioz, inspirazio apurragoan landu zituzten, aipaturiko Euskal Kulturgintzako saila hauek. Salbuespenak, beti ere, ezin ahantz ditzakegu, zeren eta, garaiko idazle, zaldun, erregeen,…idazkuntzak beste hainbat protagonisten berri zuzena eskeintzen gaituzte. Historiaren, zertzeladak eta ezinbesteko datu sakonak, beti ere zientziaren adierazgarri izaten jarraitzen dutenak.Roll sexualari eta modari erantsirik zegoen, tradizioz, ohiturez eta hezkuntzaz, zeri zer zegokion ezagutzea edo eta jasotzea.
Geure familiarekiko eta geure etniarekiko ohiturei erreparatuz gero, haurren elikagaiak ekarri bitartean, errota zaharreko harria konpondu bitartean edo eta animaliak saldu beharrean,…emakumeak etxetik hurbilago bizi zen. Nahiz batzuetan, esnea saldu beharreko bidexketan kantuz, bertsotan,…alaitu bidea. Edozein zereginari loturik, hazi zen eta bere denbora aprobetxatze horretan sortzen zitzaizkion lehenengo bertsoak (errimakin ala gabe; gai zehatzik gabe edo gaiarekin,…),…Inspirazioara eta sormenera dedikatzeko tartea garatu zuen eta horregatik, suaren ondoan irudikatzen den emakume euskalduna “Bertsozaleak”. Euren familiari berotasuna, samurki emateko intentzioz sortu zela, esan daiteke.
Denborarekin, eta mendez mende, gizarte sozialaren pautak aldatzearekin batera “Plaza gizona” irudia edo pertsonaia sortu genuen. Zeinak, plazatik plazara bizibidea lortzeko, pertsonaian bilakatu zen. Hori bai, orduan plazetako emakumea ez ziren bertsotan ibiltzen, baizik eta ikusle gisara. Plazetako apustu garai indartsu haietan emakumea “Bertsolari planta” egiten zituen, ikusle gisara. Nahiz ezkutuan. Isilean aritu,…Biltegi edo ganbara moduan euren kaskezurrean grabaturik edo metaturik zituzten, jakina garaiko Bertsolari handien izenak, bertsoak,…Baina, beraiek garaiei egokiturik ezin ziren jende aurrean aurkeztu. Nolabaiteko zentsura garaia jazo zen. Artxibo eta dokumentazioko iturrien arabera, garaiko instaurazioa eta erlijio kutsuen eraginak. Pentsamendua, ideologia eta haztura berrietarako trantsizio une horretan, aldaketa hauek sorrerazi zituzten, bertsolari,…jakintsuen artean. Beraz, ezinbestean “Status quo”, “patroi sozial”,…berriekiko islada eta ispilu zela, emakumearen eginbeharra alor horretan. Eraldaketa nagusiena, komunikabide iturri bilakatu zirela, aldi honetan. Eta beste egintza eta iharduerak egitera iragan ziren, behin eta berriro bide berriak ereinez.
Azpimargarria dugu, emakumeek, eremu publikoa eta pribatuan barneratzeko unea iritsi zitzaion XX.mende amaieran eta horren berri ere, loratzen joan dena etengabean, bertsolaritzan oro har.
Gaur egun, Telebista, Irratia eta Teknologi berrien erabilpenarekin. Txukun txukun, garatzeko tresna ere badela, ondorioztatzen dugu. Hori bai, bertsolaria hala ere, kultur aniztasunaren irudia da. Hori ez da, ontzaren gauerdiko eztula !
Elkar komunikatzeko, sena eta nahia ageri da momentu oro. Beraz, geure alderdi psikologikoa aldatu dugu, garaiak eskatzen duen metamorfosi eraginkor baten gisara,eta ez dugu orain hainbeste estetikoki edo generoari begiratzen. Bertsolariaren perfila komunikatzeko, adarra jotzeko, umorea jartzeko,…duen trebezia eta etorriari baino. Beraz, Euskal Herriko edo munduko, edozein txokotan bere ekarpenak jorratzen darrai. Tokian tokiko arauei egokiturik.
Zertzelada II !
Iada, 400 urte bete ziren, Uda honetan. Iparraldean sorginkeria izendatu zitzaion, garai ilunaren 4.go mendeurrena. Eta harian hariko aberastasun handi baten galerak, itzalean badarabilgu zer pentsa arazten gaitu, oraindik gaur egun. Genozidio eta etnozidioa, bilakaturiko urteurrenak. Badu erakuslehio itzela, Zugarramurdi.n sorturiko sorginen Museoak. Leku aparta eta paregabea da oso. Geraleku magikoa eta gomendagarria oso, zaletasun anitzen txokoa.
Beraien ohorez, dedikatu nahi nuke, hainbesteko oroimena eta zientzia, galdu izanaren arrastoak. Oraindik, geure jakinduriaren parte izaten jarraituko duenez, gonbitea jaso ezazuela, eta ezagutzeko abagunea hartzerik al dezuen.
Oihartzunak oihartzun ! Sorginen ehizak, ez du etenik. Eta behar duen moldez erreparatzea dagokigu. Zaindu ditzagun geure, eguneroko bizian…Eta ezagutu ditzagula, bere alderdi biziak.