Sareinaken VI. urteurrena larunbat honetan Baionan!
2013/02/20 Iruzkin 1
Sareinakek beste urte bat bete du eta zuekin ospatu nahiko genuke!!
Aurten gure ospakizuna Baionako Euskal museoan egingo dugu, mahainguru interesgarri batekin hasita:
“Maiatz, euskal emakume sortzaileen leihoa”
Moderatzailea: Josune Muñoz
Eta ondoren, elkarrekin ospatzen jarraituko dugu!!
Gonbidatuta zaudete!
Eta han, Euskal Herriaren beste muturrean, hango emakume idazle eta feministekin topo egitea zinez ederra izan dela. Sei urte bete ditugu. Gauza asko elkarrekin egin ditugu eta gehiago egingo ditugu. Duela sei urte kafe baten inguruan Amaiarekin, eta zergatik ez blog bat martxan jarri esan genuen. Eta bloga hor dago kolka gisa. Askorik ez da mugitzen, baina txitak eta txitak ateratzen ari dira. Eta gaur goizean Baionan, jaiki berriak ginela artean, esaten nion Amaiari eta zergatik ez ditugu generoaren inguruan euskal literaturan egin diren tesi guztiak hementxe zintzilikatzen. Eta Amaiak bale!. Ea lehen bait lehen eskegitzen ditugun. ZORIONAK SAREINAK!!!