Sareinaken V. urteurrena: “Patriarkatua hil da eta ez naiz ni izan”
2012/03/30 Iruzkin 1
Bost urte pasatu dira sareinok feminismoa eta literatura euskaraz uztartzeko proiektuarekin hasi ginenetik eta aurten ere gurekin ospatzera gonbidatzen zaitugu.
Martxoaren 31ko iluntzean Iruñean elkartuko gara mahai-ingurua eta afaria eginez.
Gurekin izango da Aran abeslaria ere! eta mahainguruaren ondoren, afari luntxean elkarrekin abestu eta topa egingo dugu!
“Patriarkatua hil da eta ez naiz ni izan”
AniMaTuu!!!
Bost urte pasatu dira, aise esaten da bortz, baina artean pasa da gauzik gurean. Lana egin dugu neskak eta ez gutxi. Eta horren leluko izan zen larunbateko Nabarreraiako pesta, neskez, literaturaz erta feminismoez gainezka. Tenore berri bati heldu behar diogu eta tresna ere berritau dugu. Beraz ea beste bortz betetzen ditugun eta bitarte horretan beste hainbat gauza eta egitasmo betetzen. Zorionak neskak eta aurrera luma!!!!
Gma