Kontu jaten

Liburuaren azala.

Liburuaren azala.

Egilea: Arantxa Iturbe

Liburua: Kontu-jaten

Urtea: 2006

Argitaletxea: Alberdania

Iruzkingilea: Iratxe Retolaza

Badirudi, oraindik ere, hitzaren balioa aldatu egiten dela euskarriaren arabera. Badirudi idatzitako hitzak esandakoak baino balio handiagoa duela, edota paperean idatziriko hitzek sare arteko hauek baino balio handiagoa dutela. Eta batik bat, badirudi estimatuagoa dela paperean idatziriko hitza, eta are estimatuagoa liburuan gorderikoa. Horregatik, liburuan bilduriko hitzei balio handiagoa eman ohi zaielako, eta prestigio handiagoa aitortu ohi zaielako, saio ugari egin dira bestelako euskarrietan emandako hitzak paperera bihurtu eta liburu formatuan emateko; nola edo hala, beste euskarri horietan sorturiko hitz horiei bozgorailua jartzeko asmoz eta hitz horien balioa hanpatzeko asmoz. Horra hor, besteren artean, blog eta web-orrietako hitzei oraindik ere darien paper-mina, askotxo baitira sarerako sorturiko hitzak liburuan bihurtzeko saioak. Post hau irakurtzen jarraitu