Iracvrtçailleari
2007/01/31 Iruzkin 1
Amaia Alvarez
Zenbat emakume idazle ezagutzen dituzue euskal literaturan? Eta zenbat gizon? Zergatik izan behar da aspergarria emakume batek erosketak egin eta afaria prestatzen duen bitartean pentsatzen eta sentitzen duena irakurtzea eta interesgarria gizon batek gerran gertatzen zaizkionak kontatzea? Nork esan zuen hilekoa dutenek hankak depilatu behar dituztela eta bizarra dutenek ezin dituztela ezpainak gorriz margotu?

Euskal literatura ezagutzen duzu? Nolakoa da Garoako Joxepa? Miranderen haur besoetakoari eta Navokoben Lolitari ahotsa ematen badiegu eta gela batean elkartzen baditugu zer kontatuko digute? Nola identifikatu daiteke euskal emakume garaikidea Bilintx sufriarazten zuten damekin edo Atxagak zerura begira ipintzen zuen Irenerekin?
Euskal literaturaren historian emakume idazleen lanak ezkutatu izan direlako, sortzaile hauek ekarpen handiak egin dizkiotelako literaturari, euren lanak bigarren mailakotzat jo izan direlako eta literatur kritika tradizionalak emakume izateagatik gutxietsi eta baztertu dituelako SAREINAK sortu dugu, eta Gure Iritzia Apalean atala honen baitan.
Egitasmo honekin mundu eta ikuspegi berriak ekarri nahi ditugu euskal literaturaren unibertsora eta guztion artean kritika eta hausnarketaren bidez egungo egoera aztertu, auzitan jarri eta proposamen berriak egin. Horrela jakingo dugu nola egiten dion aurre Iholdik beldurrari, zeintzuk diren Panpoxen amaren kezkak edo Amaia Ezpeldoiren ingurua zelakoa den.
Amaia Alvarez Uria 2007/01/31
Re: Iracvrtçailleari
olatz — 2007/03/05 19:08
horrelako blog baten beharra genuela uste dot, emakumeon kezkak asetzen dauen eta eguneko gizonezko literaturatik at bidaiatzera proposatzen duena.
Appreciate thiis blog post