arrosa eta urdina… berriro

Irakaslea: Aurrekoan mutilak izan ziren neskak, gaur, neskak izango dira. Eta neskak izan ziren neskak, mutilak, ados?

A ikaslea: Zu izan zinen nire mutila lehengoan, ezta?

B ikaslea: … Baietz uste dut.

A ikaslea: Orduan, gaur ni izango naiz zure mutila, ondo?

B ikaslea: Ondo! Has gaitezen orduan.

Queer teoria, post-feminismoa edota transgeneroa etorri ahal zaigu burura hau irakurtzean, pentsa dezakegu “King taller” baten aurrean gaudela goiko testua irakurri eta gero. Baina egia esan, euskal dantzen ikastaro bateko saio batean gertatu zen aurreko elkarrizketa.

Feminismoaren erronketako bat kategoria femenino eta maskulinoak auzitan jartzea izan da urteetan zehar. Baina azken aldi honetan kontu hau ikusteko era aldatu da: lehen inposatutako eta bete beharreko ezaugarri kulturalak zirela esaten zen (biologikoki desberdintasuna zegoela onartzen zen) eta orain, generoak, aldatu daitezkeen mozorroak direla proposatzen da, eguneroko bizimoduan egiten ditugun antzezpenak: genero performatibitatea, hain zuzen ere.

Honi buruz hitz egiten du Placida ye-yek bere blogean, besteak beste. Esther “neskentzako komiki”ari buruz hitz egitean. Hona hemen bertan agertzen den biñetetako bat:

Gehiago irakurri ahal izateko klikatu hemen

Zer diozue bestaldetik?

Erantzunak:

Re: arrosa eta urdina… berriro.

placida — 2007/11/27 22:57

Kaixo Sareinak! Ia oraingoan blogak uzten didan komentarioa egiten.

Esan nahi nuen niretzako genero performatibitatea ukaezina dela, baina nire ustez generoa ez dela performatibitatea bakarrik, baizik eta txikitatik buruan jarri diguten “txip” bat, nolabait esateko. Performatibitatea izango balitz bakarrik, nahikoa izango litzateke peformatibitate berria asmatzea genero sistemarekin amaitzeko. Gai polita da eztabaida egiteko, eta gainera egiteko asmoa daukagu, Feministaldiaren barruan, abenduak 15 eta 16an (gonbidatuta zaudete, noski!!!)

besarkada haundi bat eta eutsi gogor blogari! ;-D

Re: arrosa eta urdina… berriro.

placida — 2007/11/27 23:00

Portzierto, ondo gogoratzen dut txikitan nola aldatzen genituen neska eta mutilen paperak euskal dantzan. Luze xamarra nintzenez, askotan tokatzen zitzaidan mutilarena egitea, eta ez zidan grazia haundirik egiten! ;D

Re: arrosa eta urdina… berriro.

ilbeltza — 2007/11/29 14:53

Kuriosoa da Bilboko anbientean gertatu dena belaunadien arteko lesbianen itxurari / irudiari / estetikari begira. Duela hamar urte Eklesian sartzen zinenean dena zen ile motza, tirantedun kamisetak eta praka bakeroak. Zigarroa ezpainetan zutela ibiltzen ziren futbolinean eta irabaztean trago bat hartzen zuten garagardo botellinetik. Gaur Sildavian sartzen zara eta lesbiana gazteei ilea hazi zaie, gona tarteka janzten dute eta batzuek takoiak eta makillajea ere erabilitzen dituzte. Edertasunaren kanona eta “corporación dermoestética” bolloen artera hedatu da? Herri angloetatik “butch” eta “femme” estereotipoak heldu zaizkigu? Generoaren adierazpen anitzak ugaltzen doaz apurka apurka? …

Haritik tira!

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: