Mundu-munduka
2007/02/12 Utzi iruzkina
Josune Muñoz
Hau mapamundi ezohikoa, munduko emakumeen literatura-mapa. Zabaldu eta gurekin bidaiatu, harritu eta aukeratu. Txinako Yunnan mendietatik NU SHU kexu kantak, Argeliako basamortutik hango azkeneko eleberriak, Indiako oihanetatik ahopeka kontatzen diren ipuinak, erbestean sortutako Somaliako emakumeen autobiografia lagunduak; benetan zintzo eta gordinak, Afganistaneko harkaitzetatik Phastum emakumeen poema laburrak… guztiak lan literario aberasgarriak. Oparo dastatu, ondoren atsedena hartu zeren segiduan Hong-kongeko portura hurbilduko gara ipuinik modernoenak ezagutzera, edo Hegoafrikako auzunetatik antzerki-lan politikoak, edota Siriako mitologia jasoko dugu… Holokaustoa emakumeek kontatua irakurri duzu inoiz, eta Senegaleko Griotteak entzun…? Badago beste mundu bat kontatzen, irakurtzen, eta irakasten ez dena… geografia ezezaguna. Lekittoko portura heldu da Asiako emakumeen literaturaren oihartzuna. Murasaki Shikibu kontu kontari dabil eta moilutik entzuten dira kathakali kantuak, hain dira ederrak Birmaniako alegiak…