Pornopunk feminismoa Artelekun

Amaia Alvarez Uria

Feminismoa egiteko eredu berriak aurkeztu zizkiguten aurreko astean Artelekun egin ziren jardunaldi-topaketetan. Postpornografia eta queer teorian oinarrituta eta kudeaketa punkiaren bidez (Do It Yourself edo autogestioaren filosofia).

Mingainarekin jolasean

Beatriz Preciado eta Tristan Taormino

Jardunaldien sarrera, oinarriztapena eta perspektiba historikoa eman ziguten lehen egunean. Pornografia, queer eta feministentzat, lorpen politikorako espazioa dela esan zuen Preciadok, arau heteropatriarkalen kontrako erresistentzia gunea eta gorputzaren irudikapen anitzak erakusteko lekua.

Zine narratibo klasikoko lehen planoan agertzen den aurpegiaren lekua, irudi afektiboaren adierazpena sexu organoek ematen dute zine pornografikoan. Fokalizazio horrekin eta gorputzaren mugimenduaren irudiarekin lortzen dena mezua edo kitzikapena burura ez ezik gorputzera joatea da eta hau modu inkosziente batean gertatzen denez, fisikoa eta ez mentala izanik, kontrol eza, beldurra eta ondorioz zentsura eta bazterketa dakartza.

Pornoaren historiari buruzkoa izan zen bere hitzaldiaren bigarren atala, bertan gonbidatu gintuen irudi pornografikoa modu kritikoan ikustera eta bertan agertzen ziren gorputz “desbideratuak” ezagutzera.

Taormino etorri zen gero azken hiru hamarkadetako porno queer yankiaren panorama erakustera. Ibilbide honekin amaitzean bere porno feministaren definizioa eman zigun: justua eta etikoa da, lan baldintza seguruak ditu, antzezleekin lankidetzan egiten da, irudikapen baikorrak ematen ditu: hiru dimentsiotako izaki bizidunak (ez ontzi edo robotak) eta irudi berriak sortuz irudi menperatzaileei erantzuna ematen die.

Jolas/jostailu sexualak eta gorputzaren zukuak

Postop, Orgia, Medeak eta Maria Llopis

Black Sun Productions, Alex Brahim eta Javier Saez

Bigarren egunean bi taldetan banatu zituzten hizlariak, (goian, azpitituluan agertzen diren moduan). Hauek euren lanei buruz hitz egin zuten, azken urteetan egindako ibilbidearen gainean: La muñeca pinchable eta la dominacasa pertsonaiak eta lore plurisexualak ezagutu genituen, prentsa eta zentsurari buruz hitz egin, Suitzako anarcockei entzun, HIESa eta bareback-ari buruzkoak komentatu eta safe sex eta latex-sex arteko identifikazioaz ohartzeko eta desgenitalizazioaren beharraz berba egin zuten, besteak beste.

Transmarikabollofobia eta muturreko irudikapenak

Eugeni Rodriguez, Itziar Ziga eta Del Lagrace Vulcano

Egun honetan bi libururen aurkezpena izan genuen, bata Bartzelonako GLT mugimenduaren azken hogei urteei buruzkoa eta bestea Femmes of Power izeneko argazki liburua. Bisexualitatea eta elebitasuna, disidentzia sexuala eta feminitate subertsiboak genero eraikuntzak desegiteko eta parodiatzeko aipatu zituzten hiru hizlari hauek.

Love and lust taboo

Annie Sprinkle eta Elizabeth Stephens

Azken egunean hitzaldi bakarra egon zen jardunaldiei amaiera eman zion jaia baino lehen. Bertan Annie Sprinkle eta Elizabeth Stephens aritu ziren euren lan eta esperientziak erakusten eta tarteka, performance txikiak egiten. Sprinkle ohiko pornoa egiten hasi zen, gero esperimentatzen hasi zen bide alternatiboak hartuz, ikuspegi feministatik deseraikiz eta sexu heziketa eman nahian eta azkenik artearen eta akademiaren munduan bere ekarpena egiten hasi da Europara ere salto eginez. Postpornoa definitzeko hurrengoa esan zuen: nice mind fuck.

Pribatutik publikora

Tallerrak, Shu Lea Cheang eta Lolito PoWer

Hitzaldi eta mahai-inguruetatik aparte taller postpornoak egon ziren, Postop, Maria Llopis eta Shu Lea Cheangek antolatutakoak. Azkena amaierako jaian antzeztu ziguten han geuden guztioi. Jardunaldi hauetan generoa, edo feminitatea eta maskulinitatea, guztion barruan daudela ikasi genuen eta modu desberdinetan agertu daitekeela, (Itziar Ziga eta High femmeak, kasu); sexua, gorputza eta identitatearen artean konbinazio posible asko daudela (Del Lagrace Vulcanoren Vampirea, esaterako) eta sexualitatea, edo praktika sexualak, guztion esku daudela, ez direla batzuen edo besteen ezaugarri (Taorminoren The ultimate gide of anal sex for women, adibidez). Sexualitatearen praktika transbertsalak aldarrikatu ziren bertan, feminismoa eta queer mugimenduaren arteko sareak eta aliantzak sortzea (to queer feminism aipatu zen), generoari buruzko ikerketa egitea eta sorkuntzari eta umoreari ere lekua egitea.

Eskerrik asko Nagore Lozanori eta Maria Mur Deani argazkiengatik

Haritik tira!

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: