Komunak (II)

Euskal literaturan murgiltzea erabaki dugu bertan agertzen diren komunen bila eta jarraian dauzkazue topatu ditugun ale batzuk. Uste dugu Beatriz Preciadoren artikulua irakurri eta gero beste begi batzuekin irakurriko dituzuela ondoren datozenak:

“Gertaera bitxi bat besterik ez den honetatik haratago, antzinako greba eta protesta erak zaharkituta geratzen ari zaizkigunean, proposamen originala dateke hau botere establezituen eta justizia ezaren aurka protesta egiteko: komun-manifestaldia”.

Harkaitz CANO, Piano gainean gosaltzen (161. orrialdea)

“Inoiz edo alkate bati ere sinistarazi ei zion WC siglen atzean, estatubatuarren asmatzaileekiko liluraren estalpean, komun-ontzi modernoak asmatu zituen Walter Coleman delako baten laburdura zegoela, eta omenaldi hori agerikoagoa egitearren ganorazkoa zela komunetan “Mister C” eta “Miss C” ipintzea ateetan, Coleman jaunaren emazteak ere nonbaiten beharko baitzuen gorputzaren hustubehar intimoak egiteko tokia”.

Josu LANDA, Odolbildua (69. orrialdea)

“Une batez, heure erraiak ez ezik heure burua ta heure bizitza osoa ere ikusi dituk komun-zuloan behera: whiskya, tertuliak, familia, poesia, Jaungoikoa, Amabirjiña y la madre que les parió”.

Pedro ALBERDI, Kafka Bilbon (105. orrialdea)

“Taberna luzeetako komunetatik irteten naizenean hots egiten diot ozenen nire feminitateari, eta maskulinitateari. (…)

Komunera bakarrik etortzen naiz. Drogak nik erosten ditut, horretan ez dut dependentziarik onartzen; nire duintasunari duela pare bat urte egin nion kontzesio bat da eta geroztik ez dut negoziaziorik onartzen. (…)

Gurasoen kontua izango zen ikasi ez nuen hura ez ikasi izana? Amak alabei menderik mende kontatzen dieten sekretua? Ahaztu egin zitzaion nireari? Lo geratu ote zitzaidan generen bat? Komunean barregura sortzen duen hori? Noiz hasi ziren horrela irribarre egiten? Nola zekiten zer jantzi? Niz oihutxoak egin? Nola bereizten zuten zein mutili komeni zen kasu egitea? Zein neskari? Zein jenderi? Izango du zeriksirik ikasi ez nuen hark guztiak titiak ez haztearekin?”

Uxue APAOLAZA, “Bueltak”, Umeek gezurra esaten dutenetik. Erein. 2005. (7-9 orrialdeak)

“TABERNA BATEKO KOMUNA. GAUA.

RAVEL TABERNAKO KOMUNEAN ERE.

NESKA raya bat sartzen ari da El fin de Alice gainean. Kamiseta beltza darama, manga motza. Altxatu eta GIZON bati eman dio billete kiribildua. GIZONAK billetea hartzearekin musu eman dio indarrez, NESKAK zakila heldu dio galaza bakeroen gainetik. (…)

TABERNA BATEKO KOMUNA. GAUA.

NESKAK paretaren kontra ditu eskuak, galtzak jeitsita, GIZONA atzean, galtzak jeitsita baita ere, NESKA zakilkatuz; honek oinetara begiratzen du, keinurik ez du egiten, hankapean du El fin de Alice liburua. Irribarreak alde egiten dio”.

Uxue APAOLAZA, “Maitaleak”, Irakurri. Hamaika idazki literario irakurtzeari buruz. Meetto. 2008. (14. orrialdea)

Haritik tira!

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: