Israel eta Palestina

Josune Muñoz

Euskal Herritik Israel eta Palestinara doazen bideak antzinetik urratu dira. XI. mendean Rabi Yehudah Ha-Levi Tuterako seme judutarra, Euskal Herriko juduterien Jerusalemerako bidean hil zena Euskaltzindiak oroitu eta omendu zuen 2002an argitarapen hirueledunean: Haizearen hegaletan. Hurrengoa XII. mendekoa da: Benjamin Tuterakoa Bidaien liburua Nafarroako Gobernua, 1994. Ekialde hurbileko izendegitik hartu zuen izenburua Velez de Mendizabalek Yehuda (Txalaparta, 1992) armen merkataritzan murgiltzen den espioitza-eleberrirako.

Judutar kulturatik mugitzen dira Xabier Kintanaren Ta marbuta. Jerusalemen gertatua (Elkar 1984) eleberri beltza, gai honetan estraineko eta Cafe Iruña Sariduna. Berriagoa da Seve Callejaren Ester erreginaren barauak (Desclee, 1996) Protagonistak, Esterrek, Itun zaharretik hartuko du bere gainbizitzeko eredua : Ester erregina.

Itun edo testamentu zaharrean gordetzen diren istorioak hobeto ezagutzeko, bi dira gomendatzen ditugun liburuak, Biak J.A. Mujikak egokituak, 2002 urtean eta Erein argitaletxean: Agindutako lurraren bila eta Historiak eta narrazioak. Eta ITUNa ekarri ondoren, TALMUD, erlijio liburua geratzen zitzaigun aipatzeko, euskeraz irakurtzeko ez duguna.

Israel ondoan eta aurrean, PALESTINA. Nahikotxo eta aspaldian hitz egin eta idatzi da hemen hango gatazka eta egoeraz. Gaian sartzeko, liburu bi, adinaren arabera. Haur eta gazte literaturan Jose A. Tellaetxeren Txanogorritxo Ramalan (Desclee, 2004) ipuinaren bertsio sortzaile eta salatzailea, eskoletan erabiltzeko oso egokia. Urte berean Begoña Bilbaok argitara eman zuen Palestina, zure mina (Elkar) palestinarren aldeko paratzen den fikzio eta egiaren arteko liburua, oroimena berreskuratu behar duen Gazako neska gazte baten istorioa.

Liburu bitxi bat aipatzearren: J.M. Pastorrek sortutakoa, Paul Nicholson. Hiru aste Ramalako setioan. (Egunkaria, 2002) Ramalako Mukatara Arafat erasoetatik babesteko eta elkartasuna adierazteko joandako EHNEko Paul Nicholsonek eta beste lagun batzuek hogeta hiru egunetan zehar bizi izan zutena ezagutzeko aukera ematen digu liburu hurbil eta bizi honek.

Gaian sakontzeko gomendio batzuk: Imanol Muruaren eskutik heldu zitzaigun lehengo kronika: Palestina zauritua (Susa,1999) gaiari buruzko libururik osatuena, berriz, Juanma Sarasola Murgia kazetariaren lumatik datorkigu: Olibondoetatik Apartheid hesira. (Arbizuko Udala-Askapena, 2006) Kronika historikoaz gain, mapak, elkarrizketak, zitak, webguneen zerrenda… ekarri handiko liburua, sakontzeko ezinbestekoa.

Bukatzeko, gogoratzea hemendik harainoko bidaiak ez direla eten eta Uztailaren bukaeran HARRESIAK BIRRINDU kanpainaren barruan Palestinaraino doan karanaba solidarioa abian jarri dela.

ISRAEL- PALESTINA: IRAKURTZEKO EZ DUGUNA

Munduko edozein literatura ondo ulertzeko, ezagutzeko eta aztertzeko bere kulturatik hartutako neurriak, datuak erabiltzea ezinbestekoa dela azpimarratzea ez da harritzekoa, harritzekoa da gure kulturan datu hoiek (Besteen ahozko literatura, adibide baterako) hain eskasak izatea. Gaurkoan gure betiko gaia jorratzeaz gainera beste bibliografia batzuk ekarri nahi izan ditugu: HEBREAR KULTURATIK, M. A. Moreno Cuentos judios (Gaviota, 2005) eta Ben Zimet Cuentos del pueblo judio (Sigueme, 2002) antologiei beste bi gehitu behar: Susana Weich-Shahak Repertorio infantil sefardí (Compañía literaria,2001) liburu bikaina, eta Aurora Salvatierra, Cantos de boda hispanohebreos (El Almendro, 2006). PALESTINATIK, Montserrat Rabadanek landutako Cuentos palestinos de tradición oral (Cantarabia, 2002) liburu guzti hauetan korpusa bezain interesgarriak dira topatuko ditugun hitzaurreak, komentarioak edo apendizeak.

ISRAEL eta PALESTINA batera aipatzen baditugu gatazka datorkigu burura, baina banan eta literatur aldetik aipatzen baditugu, ba ote dago alde handirik? Gaztelaniaz irakur daitekeen arabera alde handia dagoela esan dezakegu. Israelgo emakume gehienek gatazkari bizkarra emanez idatzi ohi dute; palestinakoek, aldiz, aurrez-aurre. Israelen holocaustoaren oroitzapena, herriaren sorkuntza, etorkizuna… gai nagusiak izanik, Palestinan gatazka, mina, irteera politikoak, etorkizuna… izango dira.

ISRAEL Escritoras israelies (Icaria, 1999) liburuak nondik hasteko berria emango digu, eta Herederas del silencio, pioneras de la palabra (KRK ediciones, 2006) Alicia Ramos Gonzalezen liburuak esparru teorikoa. Guk panoramika egiteko eleberrigileak, poetak eta autobiografiak ekarriko ditugu.

Gure artean gehien itzultzen eta ezagutzen den egilea Batya Gur da. Bere liburu guztiak eleberri beltzak dira eta Siruelak argitaratzen ditu: Un asesinato literario gomendatzeaz gain, El asesinato del sábado, Asesinato en el Kibbutz, Gazteentzako Espiando a un amigo, Un asesinato musical, Asesinato en el centro de Jerusalem, Piedra por piedra, Asesinato en directo (azken hau hil ostekoa) irakur daitezke. Bere liburuetan gero eta konpromiso politiko handiagoa topatzen da. Eliette Abecassis, bere bestseller erliojio-poliziakoek (Quram, El demonio y la cruz, La espada y el oro, guztiak Ediciones B) famatu badute ere, geuk La repudiada (Siruela, 2002) gomendatu nahi dugu beste fundamentalismo batzuren erretratu gordina. Azker urteetan El clandestino (Siruela, 2005) eta Un feliz acontecimiento (Alabar, 2007) kaleratu ditu.

Israelen ospe eta kritika onak jasotzen ditu Yehudit Katzir egileak. Irakurtzeko, Cerrando el mar (Lumen, 1996) eta Los zapatos de Fellini (Plaza y Janes, 2000) narrazioak. Ekialdeko “errealismo magikoa” izeneko adibideak dira Dorit Rabinyan en lanak. Novias persas (Martinez Roca, 1999) eta Nuestras bodas (Lumen, 2002) liburu ezberdinak, originalak, gomendatzekoak. Bestalde, literatura erotikotik oso gertu idazten du Tsruya Shalev Vida amorosa eta Marido y mujer (Galaxia Gutemberg). Kontatzen denak, egia esan, ez dakar ohiko kontaketa matxisten berritze handirik. Zerrenda amaitzeko Rachel Elboim-Dror Noche en Tel-Aviv (Circulo de lectores,1996) Egile guztietan europako literaturaren- Europa Zentraletik batik bat- eragin handia nabaritzen dugu.

Israelgo historia laburrean emakume bat gailendu da: Golda Meir. Bere autobiografía Plaza y Janes argitaletxeak ekarri zuen 1976an: Mi vida.

Hurrengo biak gatazkari so: Linda Blumefeld sortutako liburua oso bitxia da: Venganza (Maeva, 2005) Jasotako atentatu baten aurrean, mendekua hartu behar da ala ez? Mendekuaren historia, mendeku basati edo famatuak, barkatzeko arrazoi eta arazoak…interesgarria. Azkenik, Amira Hass, kazetari israeldarrak, Ramalatik eta ozenki bere salaketak: Crónicas de Ramala (Galaxia Gutemberg, 2005) Israelen askok ezagutu nahi ez dituzten datuak eta egoerak ezagutarazten duen liburu bizia.

PALESTINA

Palestinak elkartasun handia sortzen du han-hemenka. Espainiar elkartasunak hainbat liburu eraman ditu argitara: emakume artistek Palestinara eginiko elkartasunezko bidaiaren kronika: Ellas dan la nota (Plaza y Janés, 2004) Lucia Etxebarria editore lanetan, La vida por delante (Fundamentos, 2005) palestinar eta espainiar egileen idatzien antologia eta Bajo la ocupación. Relatos palestinos (Diputación De Málaga) palestinar idazlerik ospetsuenen narrazio literarioak.Luz Gomez Garciak koordinatu du azken horren argitalpena.

Palestinan bizi diren emakumeen egoerari buruz:Sofia Arjonilla mexikarraren La mujer palestina en Gaza (Ed. Del oriente, 2002) saiakera derrigorrez irakurri behar da, eta Barbara Victor iparramerikarraren Las siervas de la muerte (Lumen, 2003) bikaina izateaz gain, emakumeak martiri suizida bihurrarazten dituzten arrazoi patriarkalen berri ematen du, gizonezkoen arrazoien oso bestelakoak. Gai honi buruz Sahar Khalifeh egilearen Cactus (Txalaparta, 1997) eleberria ere irakur daiteke. Sahar ospe handiko egilea da, izan ere, Naguib Mahfuz saria eskuratu zuen 2006an Imagen, icono y promesa (Caoba, 2007) itzuli berria den eleberriarekin.

Palestinatik datorkigun emakumeen poesia ezagutzeko Fadwa Tuqan izena ezinbestekoa dugu.Fadwa Tuqan hamarkadak eman zituen minari abesten eta bere herriaren egoera salatzen. Bere Palabras a mi patria (Casa hispano-árabe, 1969) liburua adibide. Beste poeta batzuk (Samira Al-Khatib, Leila Alloush…) aurkitzeko internetera jo behar: http://www.poesiaarabe.com edota http://www.unizar.es/idiomas/arabe/poesia .

Palestinaren egoerak oso fenomeno literario berezia eta erraz ulertzekoa sortu du: ahozko literaturak lurra kendu dio literatura idatziari, eta azken hori premiazkoa ez bada (pintadak, sloganak, panfletoak, artikuluak…), Naama Farjoun-ek bildu duen Mujeres contra la guerra (Salvat, 2004) liburuan oso ondo islatzen den bezala, saiakera sozialak, politikoak eta kronikak dira. Bestalde, egunkariak eta autobiografiak ugariak dira. Krisiaren kronika gizatartuak diren egunkari bi: Suad Amiri arkitektoak Sharon y mi suegra (R.B.A. 2005) bere lanean 2001 eta 2003 bitartean Israelgo armadak burututako inbasioak bildu ditu. Francoise Kesteman frantsesaren Morir por Palestina (Txalaparta, 1994) egunkariaren bitartez ikus dezakegu palestinarren kausari idatziz laguntzetik armen bidez egitera eraman zuen prozesua. 34 urte zeuzkala hil zen.

Raymonda Hawa-Tawil, Suha, Yasir Arafaten emaztearen ama edo “Palestinako pasionaria” izatea baino gehaigoagiatik ezagutzeko aukera ematen digu Palestina, toda una vida (Mondadori, 2001). Bere senarra eta bere zeregin politikoa aldarrikatzen duen autobiografíak.

Hango emakumeen testigantzak irakurtzeko elkarrizketa liburu bi: oraingoan Palestinan bizi den politikaz, indarkeriaz, sufrimenduaz eta ezintasunaz hitz egiten digute Kenize Mourad frantses kazetariak El perfume de nuestra tierra (Muchnick, 2003) liburuan elkarrizketatu dituen pertsonek, eta Roswitha Von Bendak hiru neskaren -bakoitza klase sozial eta erlijio batekoa- lehen intifadaren (1987-1993) bitarteko lekukotasuna, bizipenak eta hausnarketak jaso ditu Los niños de la intifada (Talasa, 1991) lanean. Gainera, liburu horrek adibide askoren bitartez erakusten du ahozko literatura (premiazko literatura, gerra eta dolu abestiak, tribuaren ipuinak, iraganeko kondairak…) taldearen mina, ezintasuna eta amorrua bideratzeko gizarte tresna bikaina dela.

Erantzunak:

Bixente Serrano Izko — 2007/10/22 18:28

Erreportaje generoan, oso adierazgarria da bertze hau ere, frantziar kazetari batena: Sallenave, Danièle: Viaje a la Palestina ocupada. Gaza-Cisjordania, Noviembre de 1997. Círculo de Lectores, 2003.

Haritik tira!

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: