Feminismo marxista eta sozialista

Amaia Alvarez Uria

Kamaradak! Kapitalismo edo neoliberalismoaren krisi garai honetan egokia iruditu zaigu feminismo marxistari buruz hitz egitea gure feminismo korronte desberdinen atal honetan. Beraz, interesik baduzu joera honek eman zituen eta dituenetan, segi barrura!

Feminismo marxista eta feminismo sozialistaren arteko desberdintasunak mamian baino, ñabarduretan daude. Feminismo sozialista dator feminismo marxistak dituen hutsuneak betetzera, baina ildo berari eutsiz.
Korronte honen arabera kapitalismoa (eta honek berarekin dakarren klasismoa) eta patriarkatua dira emakumeen zapalketaren kausak. Emakumearen zapalketa norbanakoaren bizimoduaren egitura ekonomiko, sozial eta politikoaren ondorioa da.

B)   Zenbait teoria marxista eta ondorio feministak

Pertsona-izaera edo jendetasuna
Bizitza sozialaren produkzio eta erreprodukzioa, hots, indar materialak dira historiaren motoreak. Natura manipulatuz lortzen dugu pertsonaren kontzientzia.
Emakumeen lan estatusa eta norberaren irudiaren arteko lotura aztertu behar da.

Ekonomiaren teoria
Kapitalismoa botere harremanen ustiapen sistema da (nagusiek lan indarra soilk ordaintzen diete langileei, energia eta adimena saritu gabe).
Emakumeek gorputza eta zerbitzu erreproduktiboak saltzen dituzte.

Jendartearen teoria
Kapitalismoak klase kontzientzia eta alienazioa dakartza. Alienazioa esanahi galtze eta zatikatze prozesu bat da: laneko produktutik, bere buruarengandik, lankideengandik eta naturarengandik banantzen du langilea, hurrenez hurren.
Emakumeak pertsona oso eta integratu sentitzeko mundu bat sortu behar du, zoriontsu izan daitezkeen pertsonak izateko. Horretarako ‘bestea’ren kontzientzia desagerrarazi behar da, familiak eta lagunek berari buruz pentsatzen dutenetik abiatutako autokontzeptuari bazter egin behar dio.

Politikaren teoria
Banguardiaren gidaritzapean kapitalismoaren egitura ekonomiko-politikoak erasotu behar dira. Iraultza honi klase borroka deitu zaio (produkzio bideen kontrola lortzeko nagusien kontrako borroka). Honen ondorioz, kapitalismoa sozialismo eta komunismoarekin ordezkatuko da.
Komunismoak jendeak sistema egituratzeko eskubidea dauka, nahi dutena egin eta izatekoa. Emakumeak eta gizonak elkarrekin egitura eta rol sozialak eraikitzeak bi generoen garapen osoa ahalbidetuko du.

C)   F. Engels, Familiaren, jabego pribatuaren eta estatuaren jatorria

Historian, harreman nahasietatik eta matriarkatutik familia monogamoetara, patriarkatura, pasatu ginen, horrekin batera jabego pribatuaren sorrera etorri zen (fidelitatearekin aitaren jabego pribatua bere seme-alaben eskuetara helduko da).
Familia monogamoa, menperakuntza maskulinoa, botere eta ekonomia eskaeren emaitza da eta klaseen bereizketaren ondorio. Ezkontza burgesa prostituzio modu bat da.
Emakumeek burujabetze edo emantzipazioa lortuko dute industria publikoan sartzen direnean eta etxeko lanen eta umeen zaintzaren sozializazioarekin.

Engelesen lan honi egindako kritikak:
1. Bizitzaren produkzioari erreparatu zion erreprodukzioari muzin eginez
2. Sexuen araberako berezo lanaren banaketa batean sinisten zuen
Ondorioa: Heterosexualitatearen eta jabego pribatuaren instituzioei, biei, kontra egin behar zaie.

D)   Feminismo marxista garaikidea
Hasieran emakumeen lanari buruzko kezkei begiratu zieten.

Familia kapitalismopean
Industrializazioarekin eta lantoki publikoekin emakumea ez-produktibotzat jotzen da. Hala ere, kapitalismoak emakumeak lanean nahi ditu (etxean dohainik eta lantokietan soldata baxuen truke). Honen aurrean langileek erantzuten dute haurrak eta emakumeak lantokietatik gradualki ateraz bizimodu burgesera hurbiltzeko asmoarekin.
Etxeko lanen eta haurren zaintzaren sozializazioa
Etxean egiten den lana prdukzio pribatua da, eta emakumeen ardura. Beraz, hauen sozializazioa da emakumeen askapenerako giltza. Honi esker, lan hauen errekonozimendu soziala eta errespetua lortuko da. Emakumeak ez baitira kontsumitzaile soilak eta etxean egiten duten lana ez da hutsala.
Etxeko lanen soldataren aldeko kanpaina

Aldeko argudioak:
1. Emakumeen etxeko lanak produktiboak eta erabilgarriak dira eta beste lanetarako beharrezko baldintza da.
2. Lanaldi bikoitzarekin eta emakumeen ustiapen kapitalistarekin amaitzeko modua da hau.
3. Emakume batek uko egiten badio maitasunagatik lan egiteari (doan lan egiteari), matxinadako bidea hartzen du, kapitalismoak emakumeak behar dituelako lan hauek egiteko.
Kontrako argudioak:
1. Emakumeak etxean isolatuta uzten ditu kanpaina honek, lan hutsalak bakarrik egiteko aukerarekin.
2. Etxekoandreak kapitalismoaren joera bat indartuko luke senarra eta seme-alabekin dituen harremanak lan-merkantzia bihurtuz.
3. Lanaren banaketa sexuala bermatuko luke, emakumeek ez luketelako etxetik kanpo lan egiteko pizgarririk (beste emakume batzuekin baloratutako lan batean lan egin eta klase kontzientzia hartu).
4. Kapitalismoak ez du soldatarik emango etxekoandreentzat, ez baititu bere irabaziak gutxitu nahi.
Balio konparagarria
Heziketa eta prestakuntzarako aukera ukatuz eta ordainketa plan hierarkikoa sustatuz belaunaldien arteko aberastasun pribilegioaren transmisioa bideratzen dute, arrazakeria, sexismoa eta klasismoarekin batera. Honen aurrean emakumeen soldatak hobetu eta soldaten arteko desberdintasunak ikusarazi nahi dituzte, horrela diskriminazioa salatuz (lanaren banaketa sexualaren ondorioz lantokian emakumeen lana baliogabetzen da soldata baxuagoak emanez).
Nagusiek langileak hurrengo “balio puntu”en arabera baloratu behar dituzte:
1.- Jakintza eta trebetasuna
2.- Eskaera mentala eta erabakitzeko ahalmena
3.- Ardura eta ikuskatze mailak
4.- Lan baldintzak eta segurtasuna
E)    Feminismo marxistari kritikak

Jean Bethke Elshtain, kritika komunitarioa
Familian bakarrik topatu ahal dira intimitatea, maitasuna, segurtasuna eta erosotasuna. Familiak ematen du dibertsitaterako eta ikuspegi kritikorako aukera.

Elshtaini kritika: Marxismoak familiaren kontra egiten du unitate ekonomikoa den aldetik, ez du unitate emozionalaren aurka egiten.

Nahiz eta Engelsek harreman eta komunitate eredu berriak bultzatu feminista marxista gehienek familia biologiko tradizionala dute irudi idealtzat, ezaugarri genero-zapaltzaileak salbu, jakina. Beraz, azkenean, feminist marxista askorentzat Elshtainena da benetako sozialismoan agertuko denaren isla.

Alison Jaggar, kritka sozialista
Klase zapalkuntza eta genero zapalketa desberdindu behar dira. Kapitalismoa eta patriarkatua gainditu behar dira emakumeak askatzeko.
Prostituzioaren eta ezkontza burgesaren azterketa egin ditu. Biak daude alienatuta eta biak dira aberastasunaren banaketa desorekatuaren ondorio, gradu kontua besterik ez da bien arteko aldea.

F)    Feminismo sozialista garaikidea
Feminismo marxistaren kezken ondorio da sozialista: Marxismoak ez du generoa ikusten. Langileen borrokak du lehentasuna eta emakumeen askapenak itxaron behar du. Feministek esaten dute eremu pribatuan ere zapalketa dagoela.
Kapitalismoarekin batera patriakatuak zapaltzen ditu emakumeak eta biak suntsitu behar dira. Jendearen harreman material edo ekonomikoak ezin dira aldatu euren ideologiak ere aldatzen ez badira.

G)  Patriarkatu kapitalistaren kotrako borroka

Juliet Mitchell
Klase jendartea eta sexu/genero sistema birrindu behar dira.
“Amatasuna-familia-produkzio eta bizitza publikoaren gabezia-desberdintasun sexuala” kate kausalak eramaten du emakumea menpeko izaerara.
Emakumeenganako jarrerak ez dira aldatuko psikologia maskulino eta femeninoak sinbolo falikak arautzen eta menperatzen dituen bitartean.

Iris Young
Klasearen ikerketa ez da egokia emakumearen zapalketa espezifikoa jorratzeko, lan banaketarena zehatzagoa da, ekoizleei begiratzen dielako.
Historiak diosku kapitalismoa eta patriarkatua elkarren ondoan daudela, elkarren menpeko direla. Kapitalismoak emakumeen marginalizazioa behar du. Hauek dira lanerako erreserba-indarra eta gizonak lehen mailako lan-indarra.

Alison Jaggar
Alienazioaren kontzeptua begirada marxista, erradikala eta liberalak batzeko gai da; generoak bideratutako esperientzia delako.

Emakumea sexualitatean, amatasunean eta intelektualitatean alienatuta dago:
1- Bere gorputza objektu bihurtzen da. Begirada masulinoaren oniritzi eta onespenagatik lehiatzen da beste emakumeekin.
2- Erreprodukzio prozesutik eta zaintza eta heziketatik baztertuta dago (ez baitu amak erabkirik hartzen, heltzen zaiona gauzatu baizik). Seme-alabak pertsona moduan ezn ikustean objektu bihurtzen ditu haurrak eta ama ere. Ume perfektua lortzeko lehia dago amen artean.
3- Bere buruarengan segurtausnik ez izatean duda egiten du bere ideiak eremu publikoan esaterakoan. Ezagutzaren jabe izan beharrean horren bila dabilenaren itxura ematearen beldur da.

H)   Ondorioak
Feminismo marxista-sozialistak botere harreman sozialak ulertzeko modua ematen digu. Genero zapalkuntza beste zapalkuntzak ulertzeko eredua da.

Nancy Fraser
Hiritar eta langilearen rola maskulinoa eta kontsumitzaile eta ume-zaintzailearen rola femeninoa dela ikusita, ongizatearen sistema kapitalistaren logika generoduna da.

Alison Jaggar
Emakumeen hamaika desberdintasunak landuz bakarrik garatu dezakete emakumeek “gizonen interesen alde egiten ez duen errealitatearen errepresentazio sistematiko bat”. Emakumeen borroka hasi besterik ez da egin.

Ikuspuntuaren kontzeptua
Emakumeek, emakume izateagatik soilik, gizonek ez bezala ikusten dute errealitatea?
Emakume baten arrazak, klaseak, etnizitateak, adinak, aukera sexualak, sasoi fsikoak edo egoera psikologikoak, besteak beste, baldintzatuko dute ikuspuntu feministetan hartzen duen lekua.
Emakumeen ikuspuntua egien kaleidoskopio bat da, forma berriak hartzen doa etengabe, emakume desberdin gehiago elkarrekin lanean eta pentsatzen doazen heinean.
Feminismo sozialistaren erronka emakume guztien esperientziak erabili behar ditu, dnak maila berean, emakume izatearen paradigma irudikatu ahal izateko.

I)      Ipar Amerikatik kanpoko izen garrantzitsuak
Orain artekoa Rosemari Putnam Tongen liburutik itzuli eta laburtutakoa da. Bera Ipar Amerikatik idatzi du Feminismoen historia hau (Feminist Thought izenburua duena) eta bertako erreferentziak eman dizkigu. Hona hemen bere ikuspuntua osatzeko beharrezkoak diren bi izen erreferentzial feminismoaren korronte honetan:


Alexandra Kollontai


Clara Zetkin

Haritik tira!

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: