Sor Luisa Miserikordiakoaren misterioa

Amaia Alvarez eta Josune Muñoz

A: Josune, aurreko batean komentatu zenidan Sor Luisa Miserikordiakoari buruz hitz egin nahi zenuela.

 J: bai, hala da Amaia.

A: Azken historietan eta euskal literatura eskoletan Peñafloridako kontearen ezizena dela esaten da. J: Badakit.

A: Kontua da, Gabon sariak deituriko gabon kanta sortaren egiletzari buruzko polemikatxoa egon zela bere garaian.

J: Egia da, batzuk monjaren egiletza onartzen zuten, beste batzuk Larramendirena eta azken talde batek Peñaflorida zela zioten…

A:Hori da. Hemen, liburu artean gaudenez, begiratuko dugu zer dioen honi buruz Euskal Literaturaren Historiak? Has gaitezen ezagunenetatik:

Luis Villasante:

En Azkoitia (Gipuzkoa), en 1762, se publicó un folleto con el título Gavon-sariac. Es una especie de opereta pastoril con versos para ser cantados en la iglesia parroquial de Azkoitia en la Nochebuena. Como autora figura una tal Luisa de la Misericordia (es de notar que el folleto se imprimió también en la misma Misericordia de Azkoitia). El P. J. I. Arana reprodujo nuevamente estos versos en la revista Euskalerria. Manterola, en la misma revista, sostuvo que el nombre de Luisa de la Misericordia podía ser un seudónimo bajo el cual se oculta el conde Peñaflorida. Don Manuel Lekuona recientemente los ha atribuido al P. Larramendi. El P. Arana, en cambio, defendió que, como reza el texto impreso, son de alguna mujer de la dicha casa de Misericordia. Nuevamente ha sido reimpresa esta preciosa composición por don Manuel Lekuona en una conferencia consagrada al tema navideño en la literatura vasca

J: Eta zergatik “ezkutatu behar zen orduko jaun handi bat?

A: Kontuan izan behar dugu gainera, beste idatzi batzuk zituela eta botere handiko pertsona zela bere garaian. Ea hurrengoak zer dioen:

Koldo Mitxelena:

Además, según una antigua tradición que parece a todas luces bien fundada, es el mismo Munibe quien se ocultó bajo el extraño pseudónimo de sor María de la Misericordia al publicar los Gavon-Sariac o villancicos que iban a cantarse en la iglesia de Azcoitia el año 1762. Son una inspirada paráfrasis en jugoso lenguage de la égloga cuarta de Virgilio, de un bucolismo encantador

J: Barriro ezkutatu da hemen. Eta zer esan nahi du zehazki “extraño” hitzarekin? Emakume baten izena hartzea ez zela ohikoa gizon idazle batendako?

A: Ohikoagoa zelako emakume idazle batek gizonezko batena hartzea, edo, ezizenak erabiltzea, adibidez.

J: Eta egunean zelan dago kontua?

A: Gaur egun? Azken historietako bitan hau agertzen da:

Iñaki Aldekoa:

Peñaflorida, además, es autor de Gavon-sariac (Aguinaldos de nochebuena) una suerte de opereta pastoral que habia sido compuesta en 1762 para ser cantada en la parroquia de Azkoitia el dia de nochebuena

J: Beraz, historia honetan jakintzat ematen dau.

A: Bai, polemikatxoaren berri ere ez du ematen. Ea beste honetan:

Iñigo Aranbarri eta Jose Luis Otamendi:

Euskaraz, berriz, esan dezagun Elkartea osatu zenerako, Peñafloridak bazuela aski eskarmenturik. 1762an Gabonetan kantatzeko bertso batzuk eman ziren argitara Azkoitiko Miserikordian: Gavon-Sariac edo aurtengo gavonetan Azcoytico Eleiza Nagusian cantatuco diran Gavon-Cantaac edo Otsaildiac. Luisa Miserikordiakoak sinaturik kaleratuagatik, ez zen ondorengo belaunaldietan jabetzaren inguruko interpretaziorik falta izan. Jose Manterola izan zen Peñafloridako Kondearen izena ematen aurrena. Aita Aranak izen bereko moja bat zela esan zuen; Manuel Lekuonak Larramendiren itzala ikusi zuen ustez; Peñafloridaren alde egin zuten berriz Aizkibelek eta Mitxelenak… Nahaste handia 1966an Telletxea-Idigorasek, Larramendiren beraren lekukotasuna aipatuta, Kondearen egiletza behin betiko finkatu zuen arte

J: Eta zelan finkatu zuen egiletza?

A: Beitu beste honek nola esaten duen. Jon Juaristiren hitzetan horrela agertzen zaigu:

Si se editaron, en cambio, los Gabon sariak o Aguinaldos de Nochebuena, compuestos en 1762 por una tal Luisa de la Misericordia para ser representados en la iglesia parroquial de Azcoitia. Investigadores posteriores han demostrado que el nombre de la autora encubre, en realidad, al conde de Peñaflorida

J: Badago “Los investigadores posteriores” eta “han demostrado” argitzeko zehazteko daturik,artikulurik, aukerarik?

A: Bai. Juan San Martinek eta Joseba Lakarrak ematen digute pista argiagorik:

Juan San Martin:

“gavon-sariac” lanaren egileaz oraintsura arte zalantzak izan dira. Joan zen mendean Jose Manterolak Peñafloridako kondearena zala esanarren, J. I. Arana jesuita azkoitiarrak Luisa Miserikordiakoa bazala eta honen izenean argitaratu zenez gero erlijiosa honena izango zala esan zuenez, zalantza handiagoak sortu ziren, eta Manuel Larramendirenak ote ziren susmoa ere zabaldu zen (1). Hala ere, Julio Urkixoren liburutegian aurkitzen den ale batean, Aizkibelen eskuizkribuz hau irakurtzen da: ‘Aunque en el prólogo dice que son de la Luisa, sabemos por Sr. Marques de Narros, D. Francisco X. de Agirre, que el autor fue el Sr. Conde de Peñaflorida” (2). Luis Mitxelenaren begi eta adimen erne eta zoliarentzat, Munibe zen “Gavon-sariac” obraren egilea, bere Historia de la Literatura vascan agertzen duenez (3). Eta azkenik, zalantza guztiak uxatuko zituen agiri argia etorri zen Telletxea Idigorasi esker, berak aurkitutako Larramendiren gutun batek egi zihurra ematen digulako (4). Geroztik , duda gabe, “Gavon-sariac” izeneko obra X. M. Munibe, Peñafloridako kondearena da. Hala jarri dute beren literatura historietan Bernardo Estornes Lasak eta Aita Santi Onaindiak (5) Hau ezaguturik, lan horretan beste inork parterik izatekotan, liburuxkaren hitzaurrean aitortzen duenari jaramon egingo badiogu : Martin Beltz izeneko agure bertsolari bat izan zitekean laguntzaile segidillak, aria eta kopra handietan”.

A: Konturatu zara Julio Urkijok darabilen tono sexistarekin? Alde batetik “La Luisa” eta bestetik “Sr. Marques de Narros, D. Francisco X. de Agirre, Sr. Conde de Peñaflorida”… Baina hizkuntzarena beste batean komentatuko dugu. Hona hemen bigarrena:

Joseba Lakarra:

Gavon-Sariac-en lehendabiziko aipamena Larramendirena da, 1763koa, Gandarari egindak ogutun batean

A: Beraz, badirudi Telletxea-Idigorasek idatzitako artikulu batean agertzen dela azken proba, hau da, Larramendiren gutuna.

J: Gutunaren edukia ikusterik badago? Izan daiteke bertan “baliteke”, “ematen du”, “agian” moduko espresioekin agertzea eta haiek “egi ziur”tzat ematea. Nik gutuna irakurri arte ez naz fidatzen…

A: Hemen dago. Hau da Telletxea-Idigorasek dioena:

Los Gabon-kantak, publicados en Azkoitia en 1762 bajo el seudónimo de ‘Luisa de la Misericordia’. En correspondencia al envío de Gándara, Larramendi le mandó los de Azkoitia, con mención expresa del autor de su letra y música: el Conde de Peñaflorida. Las discusiones habidas hasta ahora acerca del autor de estas coplas, se aclara definitivamente mediante el refrendo de personaje tan avispado y próximo a los hechos, como Larramendi.

J: Nik gutun hori irakurri nahi dut.

A: Gandarak bere gabon kanta batzuk bidali zizkion Larramendiri eta Larramendik bueltan Sor Luisarenak berari. hona hemen gutunean esaten diona honi buruz:

Ordaña bialtzen dizut Azcoitian aurten cantatu diranac, musica quihcora batean, Peñafloridaco Condeac eguin dituenac, eta berac musican paratu dituenac. 

A: Hau da behin-betiko proba, Larramendiren hitza, bera izan da urteetan autoritate handia euskal letretan, eta berak dioenak balio du.

J: Ba neuri ez dit balio. Aurretik irakurritakoa, edota ikusi eta guk geuk probatu ez duguna, zalantzan jartzea egia atzematera eta jakinduriari heltzeko bide egokia dela baieztatzen dute jakintsuek, ezta? Ba nik hau argitzea nahi dut…

A:Goazen aurrera! Hasieran aipatu dugun bezala, hiru jarrera edo iritzi zeuden: Sor Luisaren egiletzaren aldekoak, Peñafloridaren aldekoak eta Larramendiren aldekoak. Peñafloridarena zela esaten zutenek probatzat zuten gutun horretan esandakoa. Baina badakizu zertan oinarritzen ziren Larramendi zela esaten zutenek? Hemen duzu M. Lekuonaren arrazonamedua:

Nik, egia esan, Loyola’ko eskua ikusten det argi ta garbi kantu polit oietan. Loyola’ko esku jakintsua. Eta esku ezagun-ezagun bat gañera. A. Larramendi’ren esku bipil ta alai, eta maltxur ta desairetsua (…) zenbait kantetan zerbait eliz-jakinduri ikusten zualako, zeritzaion A. Arana’ri, Loyola’ko Aitaren batzuek ote-zebiltzan ‘Gabon-sari’ aien saltsa goxo artan. Egia da olako jakinduria dariona liburutxuak alde guztietatik (…) Zergatik ezartzen ta egozten dion, ba, bere lana, zalako Luisa Miserikordiakoari? –Berak esango liguke ederkitxo ori ere… Alako inkisizioa egiten bide-zuten urte aietan, praideek praideen kontra idaz-lan kontuan… A. andoaindar berak esaten zuanez, askok eta askok –praide jendeak, alegia (A. Isla batek, adibidez, bere Fray Gerundio’rekin)-, beren lanak, bearrik bazuten, ezizenez, pseudonimoz izenpetzeko moda artu zuten. Eta bestalde, Azkoitia’ri dagokionez, gañera, alako ‘andra famosia’ izango zan orduko gure ‘Miserikordiako Luisa’… aren izena pseudonimo ta babes-izentzat artzeko aukera-aukerakoa izango bait-zan…”      

J: Jakinduria eta emakumeak ezin batera joan, argi dago. Entzun horrekin lotuta topatu dudana. Gillermo Diaz-Plaja da egilea, izenburua Tesoro breve de las letras hispanicas. Volumen VI, Literatura vasca. bajo la dirección de Fray Luis Villasante, presidente de la academia de la lengua vasca Madrid 1972, 95.orrialdean:

El año 1762 se publicaba en Azkoitia un curioso librito con título GABON-SARIAK, figura como autora Sor Luisa, cuya personalidad aún no se ha identificado. En el prólogo dice Sor Luisa (Monja de la Misericordia) que el año pasado La Cada recibió muchos aguinaldos de los bienhechores, por lo que en  el presente ella ha querido tomarles la delantera preparandoles el librito y ofrecerles así un aguinaldo. Aunque en el prólogo afirma la tal Sor Luisa ser ella la autora, se sospecha con fundamento que algún eclesiastico o jesuita (probablemente Larramendi) fuera el verdadero autor. Suponen demasiasa erudición bíblica, cultura y conocimiento del mundo para que pudiera hacerlos una monja de hospital con la ayuda de “martin beltz” el escobero”

A: Kontua betikoa da, emakumeek egindakoa bigarren mailakoa da, eta literatura, beste arloetan pasatzen den bezala, gizonen begiradapean egindakoa dela. Autoritateak gizonezkoak dira eta boteredunak, euren hitzak balio du besteenaren gainetik…nahiz eta proba objektiborik ez eduki (eta zer da objektibitatea? Hori ere beste baterako laga beharko).

J: Egia, baina irakurri berriro “suponen demasiada erudición bíblica, cultura y conocimiento del mundo”…

A: Bai, emakumeak ezjakinak, ezta?

J: Ze aurrejuzku gordinak eta gorriak diren!!! ZERGAITIK Suposatzen da Peñafloridak bazuela  monja batek baino “erudición biblica” gehiago?

A: Ba bai, gezurra dirudien arren, moja batek ez daki horretaz, antza.

J: Nik ez dut esaten edozein monjak Peñafloridak baino Biblia-erudizio handiagoa izan dezakeenik, baina inor izatekotan monja bat da. Ez dute, jakina, emakumeon iragan literarioa ezagutzen. Ez dakite monjek bereziki, gorde zutela mendebaldeko kultura, gutxienez 5-6 mendetan zehar? Monjetxetan gordetzen zela kultura? Komentuetan eta korteetan zeudela garaiko emakumerik jakintsu, kulturadunenak? Izen batzuk aipatzearren hor daude nahi duenak miresteko: Bingen-go Hildergarda, Norwich-eko Juliana, Ambereseko Hadewijch, Helfta-ko Gertrudis, Hackeborn-eko Matilde edo Magdeburgo-ko Matilde… Eta zelan ez, hemen ezagunagoak diren Santa Teresa eta Sor Juana Ines Kurutzekoa.

A: Alfabetatuak elizgizon eta elizemakumeak ziren garai horietan, bai. XX.  mendearekin batera hasi ziren herritarrak alfabetatzen apurka-apurka. Eta oraindik ezagutu ahal ditugu idazten eta irakurtzen ez dakiten amama eta aitite batzuk.

J: Eta hirugarrena: “conocimiento del mundo”! Zelan dakite emakume horrek, monja horrek “conocimiento del mundo”rik zeukan ala ez zeukan nor den be ez badakite? nik neuk Interneten topau dot “Sor Luisa dela Misericordiabat” XVIII. mendean kontesa izatetik monja izatera iragan zena eta monjetxean idazteari ekin ziona, adibidez…

A: Ez da egia izango? Konta, konta zer topatu duzun…

J: Topatu dudana bere liburu bat da, interneten salgai dagoena. Helbide honetan dago:

http://www.antiqbook.com/boox/liro/7843B.shtml  

Liburuaren izenburuan zera dio

Reflexiones sobre la misericordia de Dios que escribió en frances la madama Duquesa de Valliere, después carmelita descalza con el nombre de SOR LUISA DE LA MISERICORDIA. Traducidas al castellano (…) en Madrid en el año 1759.

Madama Duquesa de Valliere ez zen edozein dukesa baizik eta Frantziako erregearen hurbil-hurbilekoa, sasikume bat eman baitzion. Versallesen egondako dukesa dugu beraz. Hau jakinda imagina dezakezu zuen munduaren ezagupena, zorioneko “conocimiento del mundo” hura. Garaiko ohitura zen korteko zenbait dukesak, kontesak, aristokratak… bere azken urteak komentuetan ematea, gorteko azpijokoetatik urrun. Euskal herrian Lopez de Haro familiako emakumeek Errioxako Cañas komentura jotzen zuten, baina guzti hau beste egun batean komentatuko dugu, moja-komentuetan sortutako literatura arakatzeko ordua heltzen zaigunean.

A: Orain arte han eta hemen topatu ditugunak aipatu ditugu. Batzuek eta besteek esandakoak, pentsatzen zutena eta euren historiaren bertsioak direnak. Gabriel Arestik ere jolas horretan dihardu Teatro zaarra laneko hitzaurrean:

Pedro Ignazio Barrutia eta Basagoitia, ongi dakigun bezela, eskribaua izan zan. Azkuek eta Gerrak gure komediaren egillea izan zala esaten digute, baña ori nundik atera zuten, ez (…) Azkuek eta Gerrak ala esaten digute; baña testigo seguruak  ote dira? Aien testigantza ez da aurren eskukoa. Esku-idatzi bt aurkitu zuten, eta firma Barrutiarena izan zan. Ori da gure euskalari jakintsu bi oien testigantza bakarra. Aiek Barrutiaren aitatasuna ontzat eman zuten, eta aieri segiturik, guztiok beste orrenbeste esan degu. Nik aurrena

A: Honekin ate bat zabaltzen du interpretazio desberdinak zilegi direla esanez, bildutako probak ez direla fidagarriak iradokiz eta autoritateen kontua auzitan jarriz. Dauzkagun “probekin” eta gure “jakituria” eta “autoritatearekin” zer proposatzen dugu guk, Josune? Zein da gure historiaren irakurketa?

J: Zera proposatzen dut: “Sor Luisa miserikordikoaren kasua” izeneko komedia bat:

Pertsonaiak: Sor luisa eta bere laguntzailea, Larramendi, Peñaflorida, “investigadores posteriores”, gutuna,  OFFen ikertzaileen testu guztiak irakurtzen dituen  abotsa, eta zelan ez, egungo ikertzaile feminista(k).

Trama: oso king, oso trans, gizonak emakumez  jantzita…

Lekua: komentuko liburutegi bat

Denbora: gaur egungoa

A: Gustora ikusiko nukeen barre egiteko euskal antzerki trans bat. Gainera materiala badago, bistan da!

Sareinak 2009/02/20

gure luisa gizajoa

kattalin — 2009/03/02 19:22

Bueno argi dagoena da, edozein (gizon klaro) bilatu behar dutela Sor Luisari egiletza aitortu baino lehen.

Zergaitik hainbeste jaleo? Hain jasangaitza egiten zaie? Gustatuko litzaidake holako polemikak izango litzatekeen jakitea gizon izenekin emakumeek idatzitako libru guztien bila hasiko bagina…

A! ta euskal-king-trajikomedia ona! jajaja ya lo kreo, sotana ta bigotean konbinazioa gustatze zait, ya lo kreo… jaja

Advertisements

Haritik tira!

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: