Kritika literario feminista, metodologia baterantz (I): terminologiaz
2007/02/12 Utzi iruzkina
Josune Muñoz
TERMINOLOGIA DELA ETA, DELA BIDE, DELA KAUSA…
Emakume, feminista eta literatura matazatzen hasi orduko terminologia korapilatzen zaigu. Honela, literatura femeninoa, literatura feminista, emakumeen literatura, gai femeninoak, gai feministak, kritika literario feminista, teoria feminista, emakume femeninoa, emakume feminista… eta termino gehiago kausitu dugu gaia sasi-modan plazaratu zenetik hona. Hau ikusita, literatura eta feminismoan harilkatzen garenok darabilgun terminologia argitzeko beharrean gaude, eta hortik, gure ordenatu-ardatzetik, abiatuko gara. Post hau irakurtzen jarraitu