Kritika literario feminista, metodologia baterantz (I): terminologiaz

Josune Muñoz

TERMINOLOGIA DELA ETA, DELA BIDE, DELA KAUSA…

Emakume, feminista eta literatura matazatzen hasi orduko terminologia korapilatzen zaigu. Honela, literatura femeninoa, literatura feminista, emakumeen literatura, gai femeninoak, gai feministak, kritika literario feminista, teoria feminista, emakume femeninoa, emakume feminista… eta termino gehiago kausitu dugu gaia sasi-modan plazaratu zenetik hona. Hau ikusita, literatura eta feminismoan harilkatzen garenok darabilgun terminologia argitzeko beharrean gaude, eta hortik, gure ordenatu-ardatzetik, abiatuko gara.

   LITERATURA FEMENINOA? Guk ez dugu oso gustuko; batetik,    abtraktuegi erabili ohi delako, bestetik, gutxiespen-zentzuan agertu ohi delako, bigarren mailako literatura bati buruz hitz egiteko edo. Guk, EMAKUMEEN LITERATURA gustukoago dugu. Hau da, emakume guztiok sortu, eta sortzen ari garen literatura. Gure lanerako askoz ere zuzenagoa da. Batetik, termino akronologikoa denez, emakumeen literaturaren historia eta ezaugarriak agertzeko egokia iruditzen zaigu. Bestetik, literatura-lanak, literaturabideak… emakumeok sortu dugun literatura-fenomenologia argiro azal dezakegula iruditzen zaigu. LITERATURA FEMINISTA? Guk ez dugu uste halakorik dagoenik. Uste dugu, ostera, gai feministak, gaiak lantzeko era feminista, pertsonaia feministak badaudela, egon, baina estilo feminista edo egitura feministarik, adibidez, ez. Gure ustetan, feminismoak ez du sortzen literatura motarik, baizik eta teoria oso bat; eta honen bitartez kritika literario feminista, baina literatura feminista, ez. GAI FEMENINOAK, beraz, emakumeen izaeran kokatzen direnak kontsideratuko ditugu: amatasuna, hilekoa, alabatasuna… adibide batzuk jartzearren. GAI FEMINISTAK, hots, emakumeen egoera edota bizi-baldintzak kritikatzen dituztenak, edota nortasun, era, molde berritzaileak proposatzen dituztenak dira, gure ustez. Zehaztapen hauen ondorioz, gai femeninoak eta feministak gizonek zein emakumeek jorratu ditzakete, gehienetan emakumeek lantzen badituzte ere.

Haritik tira!

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: