Ekialde Hurbila

Josune Muñoz

Komunikabideetan behin eta berriro ikusi eta entzuten ditugu: Iran, Irak, Israel, Palestina, kurdistan, Turkia… suteak, emakume estaliak, gerla, petroleoa, area, istiluak… gure begietan beste irudi batzuk uzteko bidea, literatura, dudarik ez.

Poesia eta kaligrafia ederrenetako eremu horretan bi dira azpimarratzeko liburuak, biak ere ahozkoak jatorriz. Bata, AL CORAN, erlijio, kultura, gizarte eta zuzenbideari dagokiona, musulman kultura ulertzeko ezinbestekoa. Euskaraz itzultzeke dago. Bestea, askoz ere literarioagoa: 1000 gau eta bat gehiago. Post hau irakurtzen jarraitu