Kritika literario feminista, metodologia baterantz (II): gaia

Josune Muñoz

Segidan eta pixkanaka-pixkanaka ekarriko ditugun tresnak edozein herri, garai, genero, adin… duen egile baten lan narratiboa kritikatzeko baliagarriak dira, eta hauxe da atal honetan egiten saiatuko garena: tresna horiek era errazean aurkezten, azaltzen eta komentatzen. Gaurkoan, GAIAri buruz hitz egingo dugu.

Kritika egiteko tresnak ZAZPI direla gehiagotan esan dugu: GAIA, AHOTS NARRATIBOAK, PERTSONAIAK, LEKUA, DENBORA, EGITURA eta ESTILOA. Ezartzen dugun ordenak baditu arrazoiak eta garrantzia ere. Gure ustetan, kritikari batek zehaztu behar duen lehendabizikoa GAIA da. Izan ere, gaiak ematen du liburuaren nondik norakoa, beste tresna guztiei tira egiten die, irazkia sortzeko haria bailitzan. Hortaz, gaia duen sakontasunean eta matizean agertu behar dugu, behar hori zaila dela badakigu ere.

Guk, geuk honela zehazten dugu gaia: Istorioa, errelatoa, ipuina, liburua… etengabe kontatzen duena. Hau da, Narrazio osoan zehar hedatzen duen haria, hari tematikoa. Hari horriek duen neurria hartzeko ARAU BATZUK kontuan hartu behar dira, eta ekarriko ditugu, benaz argigarriak direlakoan:

  1. EZ NAHASTU GAIA ETA AZPIGAIAK.      Azpigaiak narrazioaren zatiak, atalak dira. Une batzuetan baino ez daude.
  2. EZ NAHASTU GAIA ETA ANEKDOTA,      anekdota narrazioa martxan jartzen duen behingo egoera edo gertakizuna      baino ez baita.
  3. EZ NAHASTU GAIA ETA ARGUMENTOA.      Liburuan gordetzen den istorioaren laburpena da argumentoa.
  4. GAIA NARRAZIO OSOAN ZEHAR      HEDATZEN DA. Narrazioaren osotasuna adierazi behar du.
  5. GAIA, ASKOTAN, EZ DA ISTORIO      BAT, BAIZIK ETA SALAKETA, KRITIKA, PARABOLA, GOGOETA, OROITZAPENA,      BIRSORKETA, PROPOSAMENA…

Narratibari gagozkiolarik, gaiak ez dira hainbeste, dozena pare bat izango dira? Eta hauek erraz taldekatzen dira: bizitza (bere garaiak, krisialdiak, beldurrak…) eta heriotza, gizakien arteko harremanak (amodioa, desamodioa, gorrotoa, norgehiagoka, bekaizkeria…) gizakien gorabeherak (izpiritualtasuna, krudelkeria, beldurrak, gogoak, nahiak…) Gizakien egiturak (jendarteak, familia, kultura, erlijioak…)

Gaiak ikusteko, sentitzeko eta kontatzeko erak daude. Gaiak azken finean nahiko errepikatzen dira. Azalduko dugu: amodioa, maitasuna, eskuarki gehien jorratu, landu, kontatu den gaia liteke. Zein maitasun mota den, nondik kontatzen den, berritasunak… kontuan hartuko ditu kritikariak bere lana egiteko orduan, baina…

EMAKUMEEN GAIAK

Askotan eztabaidatzen da dauden ala ez. Guk ez dugu zalantzarik; badaude eta zehaztuko ditugu. Emakumeen gaiak, jakina, emakumeok baino ez bizi izaten ditugunak lirateke: amatasuna, alabatasuna, ahizpatasuna, arrebatasuna, izekotasuna, emakumeen arteko amodioak, hartu-emanak, zailtasunak eta abar luzea… haurdunaldia eta abortoa gure bizipenak dira, adibide batzuk jartzearren. Honek ez du esan nahi gizonezko batek hauen inguruan ezin duenik idatzi, baina emakumeei dagozkien gaiak dira. Emakume kontuak???

GAIAK ETA AURREJUZKUAK.

Emakume idazleak direla eta, aurrejuzkuak ugariak dira: emakumeok emakume kontuetan bakarrik aritzen garela; politika, ekonomia, filosofia… honelako gai potoloak ez zaizkigula interesatzen eta gure idazkietan ez direla agertzen, maitasun istorioa badago hori da gai nagusia eta ezin da azpigai bat izan… guk ez dakigu gai unibertsalak azalaratzen gure begirada laburra eta etxekoia delako, azala begiratu eta azalean geratu ohi gara, gure gaiak intimoak eta intimistak izaten dira… Ohiko kritika literarioak badaki emakumeok sortutako liburuetan zer topatuko duen: bigarren mailako gaiak.

Haritik tira!

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: