Berdintasunaren feminismoa
2007/05/30 Utzi iruzkina
Amaia Alvarez Uria
Lehenago aipatu dugun bezala feminismoaren baitan korronte ugari egon dira eta daude eta horien berri ematera gatoz oraingoan. Lan honetan hasteko berdintasunaren korronteari buruzko ohar sorta bat ekarri nahi izan dugu: korronte honen oinarriak eta teorilari garrantzitsuenak aipatuz eta honen ibilibide historikoari begiradatxo bat botaz. Interesatuta bazaude segi irakurtzen eta kontaiguzu honi buruzko zure iritzi edo esperientzia… BERDINTASUNAREN FEMINISMOA
Pentsamendu liberalean oinarritzen da
Animaliak eta pertsonak arrazoiak bereizten ditu (alde morala eta alde zentzuduna).
Norberaren autonomia eta pertsonaren garapena azpimarratzen dute.
Justua ona baino gehiago baloratzen dute.
Eremu publikoan eskubide zibilen eta justizia ekonomikoaren alde egiten dute.
Feminista liberalak / berdintasunaren aldekoak
Makro-ekonomiaren berrantolaketa eta aberastasunaren banaketarekin lortuko da aukera berdintasuna haien ustez.
Izen eta lan nagusienak:
Mary Wollstonecraft, A vindication of the Rights of Woman (1792)
John Stuart Mill & Harriet Taylor, Early essays on Marriage and Divorce (1832) Harriet Taylor, The Enfranchisement of Women (1851) John Stuart Mill, The Subjection of Women (1869)
Sufragisten mugimendua (XIX-XX) Seneca Fallseko adierazpenak (1848)
Betty Friedan, The Feminine Mistique (1974) The second stage (1981) The fountaine of age (1993)
XVIII. mendea: Heziketa berdina
Mary Wollstonecraft (1759-1799)
Rousseauren Emilio lana kritikatzen du heziketa desberdina proposatzen duelako neska eta mutilentzat:
Emiliok adimena garatuko du eta ausarta, neurriduna, indartsua, justua izan behar da
Sofiari adimena mugatuko dio eta pazientziaduna, otzana, umore onekoa, malgua izan behar da
Emilioren heziketarekin ados dago Wollstonecraft baina bientzat. Emakumeak ere arrazionalak eta independienteak izan behar dira ama eta emazte onak izateko, hauek ere pertsona izaera edukitzeko.
Gizonezkoen ezaugarriak ontzat hartzen ditu eta emakumeenak arrazionalki eta moralki gabeziak dituztela uste du.
XIX. mendea: Eskubide politiko berdinak eta aukera ekonomikoak
John Stuart Mill eta Harriet Taylor
Pertsona bakoitza bere desirak lortzen saiatu behar da besteei trabarik egin gabe.
Ezkontza, seme-alaben zaintza eta dibortzioari buruz hitz egin zuten:
Mill:
Jendartearen moral bikoitzak ez dio emakumeari pertsona izaten uzten.
Emakumeak eskubideak dauka eremu publikoan egoteko baina hobeta dago etxean familia eta etxea zaintzen.
Gizon emakumeak desberdinak dira baina balio femeninoak baloratzen ditu Millek
Taylor:
Etxetik kanpo lan egitearen aldekoa. Karrera egitearen aldekoa. Familia eta etxea zaintzen lagunduko diete neskameek (ikuspegi klasista/aberatsa).
Ez du uste ‘liberatutako’ emakumeak etxea aukeratuko duenik.
XIX. mendea: Sufragistak
Lucretia Mott eta Elizabeth Cady Stanton Seneca Fallseko adierazpenak (1848)
Erreformak eskatu zituzten ezkontzan, dibortzioan, jabetzan eta haurren zaitzarako legeetan.
Emakumearen eskubidea aldarrikatu zuten jendaurrean hitz egin ahal izateko.
Emakume langile eta beltzak ahaztu zituzten.
AEBetan Abolizionisten mugimenduarekin lotura estuak eta harreman zailak izan zituzten (emakumeei eskatu zieten bi aldiz bigarren mailan uzteko haien borroka).
XX. mendea: Betty Friedan
Hogeigarren mendea
1960ko hamarkadan J.F. Kennedy eta eskubide zibilak
Feminista liberalek Emakumeen Eskubideen Aldeko taldeak sortu zituzten(sistemaren erreforma eskatu zuten, instituzioei presio legal eta soziala egin zioten emakumearen egoera legala hobetzeko). Talde hauen eztabaida berdintasuna vs. diferentzia da. Emakumeak ‘genero’ bakartzat hartu ala banako bezala duen dibertsitatea onartu behar da?
Feminista radikalek Emakumeen Askapen taldeak eratu zituzten (menperakuntzaren kontzientzia hartzeko, sistema aldatu nahi dute berdintasun sozial, kooperatio, komunitarioa proposatuz ‘sisterhood is powerfull’ lemapean)
NOW talde feminista
Hogeigarren mendeko lehen talde feminista esplizitua (300 kide, emakume eta gizon).
Kontserbadoreek neurri kontrazeptiboen eta abortoaren aldeko pausuak kritikatu zituzten
Radikalek emakume (guzti)en eskubide sexualak (hetero/lesbiano/bisex) eskatu zituzten
Lehenengo presidentea Betty Friedan izan zen (1966). Friedan lesbianismoa agertzearen kontra zegoen hasieran. Gero 1971n bigarren presidentearekin, Arlein Hernandez, lesbianen menperakuntza bikoitza onartu zuen NOWk. 1993tik 2003ra presidente bisexual ‘agerikoa’ eduki zuen elkarteak: Patricia Ireland.
Egungo helburuak parekidetasun sexuala eta genero justizia dira.
Betty Friedan
The Feminine Mistique
Emazte eta ama izaerak asetzen ez dituzten emakume zuri, erdi klaseko, heterosexual, hezituek eremu publikoan jardun osoko lana aurkitu behar dute eta sorkuntza landu.
The Second Stage
1980ko ‘supewoman’ak 1960ko ‘etxekoandreak’ bezain zapalduta daude.
Feminismoaren bigarren mailara heldu garela dio eta ezaugarri femeninoen balorazioa egiten du: emakumeei beta estiloarekin bat egitea gomendatzen die (jariotasuna, malgutasuna, sentiberatasuna) alfa estiloa baztertuz (hierarkikoa, autioritarioa, arrazionaltasun instruentala/teknologikoa oinarritutako lidergoa).
The Fountain of Age
Androginotasunaren alde agertzen da. Berrogeita hamar urte baino gehiago dituztenei haien ‘beste aldea’ bilatzea proposatzen die. Humanismorantz egiten du feminismotik urrunduz. Monoandroginoa (femeninoaren onena eta maskulinoaren onena uztartzen dituen pertsona) eta Poliandroginoa (modu desberdin askotariko pertsonak)
Kritikak
-Emakumea gizon bihur daiteke? Interesatzen zaio? Beharko luke? (maskulinoa pertsonarekin identifikatzen dute).
-Arrazoia eta autonomia ez dira dena (dualista normatiboak dira, adimena/burua gorputzaren gainetik ipintzen dute. Arrazoia eta emozioa biak dira beharrezkoak pertsona osoa izateko).
-Arrazista, klasista eta heterosexista da pentsamolde hau (ez dituzte kontuan hartu emakume beltz, langile eta lesbianak).
Sistemaren barruan lan egin duten arren, erreformak lortu dituzte heziketan, legedian eta lanbideen izaeran.
Erantzuna: Berdintasunaren feminismoa
ester — 2007/06/02 13:01
Nere ustetan dibertsitatea ona da edozein eremutan aurre egiteko, dibertsitate hau era egoki batean ulertzen eta erabiltzen bada, noski. Hau da, kasu honetan, feminismoaren barnean eritzi edota lan ildo ezberdinak eta batzutan kontrajarriak agertzeak, eztabaida sakonak ekar ditzake, eta honela, denon artean heldu, hazi, ikasi eta sortu, bultzatu eta borrokatu dezakegu, bakoitzak bere berezitasunei uko egin gabe, eta besteenak errespetatuz.
Tamalgarria da baina, horrela izan beharrean, askotan, emakume feministon artean gatazkan eta alde kontrajarrietan geratzen gara estankaturik, sokatiran, batzen gaituena ahaztuz eta batera bultza egin beharrean, borroka geure artekoa bihurtuz. Geure artean bereizten gaituzten arlo, lan ildo edota feminismoa ulertzeko era desberdinak, geure sustrai ta oinarri bihurtzen ditugu eta, sekulako egozentrismoa geure buruaz jabetuz, beste emakumeen aurrean, geure desberdintasuna aurkeztu beharrean, defendatzen galtzen dugu indarra eta dembora…zertan gabilz, ba??!