Kritika literario feminista, metodologia baterantz (III): ahots narratiboa(k)

Josune Muñoz

AHOTS NARRATIBOA(k)

Lehenengo tresna gaia bada, hau da, ZER kontatzen den; bigarrena NOR(TZU)K kontatzen du(t)en izango da. Narratibaren historian zehar erabat aberastu, matizatu eta korapilatu den tresna dugu, eta aurrekoan bezala hobeto erabiltzeko ARAU edota AHOLKU batzuk proposatu nahi ditugu.

2. TRESNA: AHOTS NARRATIBOA(K) Lehenengo tresna gaia bada, hau da, ZER kontatzen den; bigarrena NOR(TZU)K kontatzen du(t)en izango da. Narratibaren historian zehar erabat aberastu, matizatu eta korapilatu den tresna dugu, eta aurrekoan bezala hobeto erabiltzeko ARAU edota AHOLKU batzuk proposatu nahi ditugu.

1) KOPURUA. AHOTS NARRATIBOA(k) aditzan topatuko d(it)ugu. Aditzera joko dugu nork kontatzen duen jakiteko. Honela, ahots beste pertsona topa dezakegu: 1.- P. SING= nik 2.- P. SING= zuk 3.- P. SING.= Berak 1.- P. PLU.= Guk 2.- P. PLU= Zuek 3.- P. PLU= Haiek

Pluraletan bikoteak, senideak, lagunak… era ezberdinetako taldeen ahotsak jasoko ditugu. Batzutan ahots narratiboa singular batetik (NIK, adb.) pluralera igaroko da (GUK,adb.) zabaltze teknika deritzoguna eginez. Teknika honen bidez ahotsak sakontasuna eta indarra hartzen du. Fokatze teknikak, alderantzizkoak, pluraletik (GUK,adb.) singularrera garamatza. Beste honen bitartez zehaztasuna eta hurbiltasuna lortzen da, besteak beste. Beste batzutan, ahots narratibo bat baino gehiago topatuko dugu testu batean, batez ere luzea bada: eleberria, kasu. Ahotsen ugaritasunak aberastasuna, sakontasuna, zehaztasuna… ondorio ezberdinak ekar diezazkioke narrazioari.

Lehenengo pertsona, oro har, ahots subjektibo eta intimoagoa da. Eguneroko, autobiografia eta gutunetan aurkituko dugu.

Bigarren pertsona –urriena- gutunetan eta irakurle edo narrazioaren hartzailearen arreta behar denean aurki dezakegu (era desberdinetako salaketak agertzeko, adibide baterako).

Munduko literatura guztietan -narrazioari dagokiolarik eta historikoki begiratuta- 3. pertsona singularra izan da nagusitu dena. Erraz ulertzen da ahozko literaturan, herri literaturan, erabili ohi dena gogoratuta. Objetiboena dela esaten da.

2) HURBILTASUNA/URRUNTASUNA.

Autodiegetikoa: Narratzaileak bere bizipenak kontatzen ditu narrazioaren pertsonaia nagusia izanda. Ahots honek ikuspegi narratiboa, denbora, urruntasuna… egituratzen ditu. Normalean, lehenengo pertsonan hitz egiten du.

Homodiegetikoa: Narratzaileak kontatzen duena ezagutu eta bizi izan du baina ez da pertsonaia nagusia. Lekukoa edo bigarren mailako pertsonaia izan daiteke, eta normalki lehengo pertsonan hitz egiten du.

Heterodiegetikoa: Narratzaileak ez du kontatzen ari den istorioan parte hartu, kanpotik kontatzen du. Gain-gainetik kontatzen du erraz sinisten den ahots jakintsua erabiliz. Honek ez du esan nahi guztiz objektiboa denik, subjektibotasuna egiten dituen fokalizazioen arabera neurtuko dugu. Normalean, hirugarren pertsonan hitz egiten du.

3) EZAGUTZA. Narrazioaren gora-behera guztiak (iragana, etorkizuna, pertsonaien barne mundua…) ezagutzen dituen narratzailea Orojakilea da.

Beste aldean narratzaile kamara dugu: istorioa ikusten ari dena baino ez du kontatzen. Biak nahasten badira Hibridoa, eta bien artean, ezagutza maila ezberdinak edukiko dituzten narratzaileak.

4) EGOERA EMOZIONALA: TONOA. Ahots narratiboaren egoera emozionala kopurua, hurbiltasuna edota ezagutza bezain esanguratsu eta garrantzitsua da.

TONOA sarritan estiloarekin nahasten da. Tonoari, emozionala den heinean, emozioak adierazteko adjetiboak dagozkio: apala, alaia, zintzoa, haserrea, ziurra, ironikoa, malenkoniatsua, gogoetatsua, sutsua, zuhurra, salatzailea, beldurtua, gartsua… eta emakumeen literaturarako kritikari erabiltzea gustatu ohi zaion tonoa: intimista.

Nabarmena da, baina azpimarratuko dugu, narrazio gehienetan tono bat baino gehiago egoten dela eta tonoak aldatzen direla egoera emozionalak aldatzen diren neurrian, baina emakumeen literaturan –antza- ez: tono bakar bat, eta beti berdina, eta… ezetz asmatu zein den!

EMAKUMEEN LITERATURA ETA AHOTS NARRATIBOA(K): AURREJUZKUAK ETA TOPIKOAK.

1) Emakumeok lehengo pertsonan idazten dugu. Egia da historikoki emakumeok Nia gehiagotan erabili duguna, baina ez da berez sortu den fenomeno literarioa. Ulertzeko, kontuan hartu behar dugu idatzitako narratibara (ulertu nobela) heldu baino lehen emakumeok poesia, gutunak eta egunerokoak idatzi genituela batik bat, eta genero haietan erabiltzen den ahotsa NIarena izaten dela. Beraz, Nia zen hoberen ezagutzen genuen ahotsa, sarritan erabiltzen den “idazleek ezagutzen dutenaren inguruan idazten dute” topikoari “eta arabera” gehituko genioke guk.

2)*Emakumeon NIak ez dira “mundua” kontatzekoak, “nire mundua” kontatzekoak baizik*. GAIA tresnan azaldu genuen aurrejuzku berdina da: guk ez dakigu gai unibertsalak azalaratzen gure begirada (ahotsa, kasu honetan) laburra, etxekoia eta barnerakoia delako.

3)*Emakumeen NIei tono bakar bat dagokie: intimista*. Leku fisikoa (pribatua: etxea) eta emozionala nahastu nahi duen aurrejuzku/topikoa dugu hau.

Haritik tira!

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: