Kritika literario feminista, metodologia baterantz (IV): pertsonaiak

Josune Muñoz

3. tresna: Pertsonaiak

Pertsonaiak komentatzeko unea heltzen denean hauen ezaugarriak, harremanak, mailak eta abarrak erraz nahasten direla ikusi dugu hainbat kritika literariotan. Hau saihesteko eta testu-iruzkin sakonago, borobilagoa lortzeko guk hiru lan proposatzen ditugu: pertsonaiak SAILKATZEA, AZTERTZEA eta HARREMANETAN JARTZEA.

1)      SAILKATZEA: Narrazioaren garapenean duten garrantziaren arabera sailkatuko ditugu: NAGUSIAK eta horien artean gailentzen dena: PROTAGONISTA, hau da, narrazioa antolatzen duena.

BIGARREN MAILAKOAK, garrantzi gutxiago izanda ere izen eta nortasunez agertzen dira.

HIRUGARREN MAILAKOAK, konpartsak, anonimoak, taldekoak, askotan lanbidez edota patronimikoez agertzen dira.

Lehengo lan hau arras mekanikoa izaten denez hurrengo biekin lotu behar dugu datu eta ondorio sakonak lortu ahal izateko.

2)    AZTERTZEA: Pertsonaien nortasuna, ezaugarriak, joan-etorriak, eta bestelakoak ezagutzeko lau informazio iturritara joko dugu: haien inguruan ahots narratiboak esaten duena, haiek beraien inguruan esaten dutena, besteek haien inguruan esaten dutena, eta guztiek egiten dutena.

Datu hauen bitartez pertsonaien sinesgarritasuna, bilakaera eta koherentzia hobeto neurtzeko aukera izango dugu. A! Azkenengo aholku bat: pertsonaiak aztertu, ulertu eta interpretatu egiten dira, ez epaitu.

3)    HARREMANETAN JARTZEA: lan honen bitartez era askotako hartu-emanak aurkitu ditugu: botere, klase, arraza, genero, bikote, laguntasun, familia harremanak eta baita egileak aztertu, kritikatu, salatu, proposatu, berritu egiten dituen betiko harremanak ere…

EMAKUMEEN LITERATURA ETA PERTSONAIAK

 Gaurkoan tesiak baino galderak ekarri nahi izan ditugu egiazkoak ala aurrejuzkuak diren argitzeko asmoz: Egia da emakumeen liburuetan pertsonaia gehienak, guztiak ez badira, emakumeak direla? Egia da hori baino, beste ikuspuntu edo era batera agertzen direla? Egia da izekoaren pertsonaia emakumeen liburuetan hasi zela sakontasunean agertzen? Egia da ama, alaba eta ahizpen arteko harreman zailak hobeto islatzen direla emakumeen liburuetan? Egia da XIX mendeko literaturan ama pertsonaia ia ez dela agertzen? Eta egia bada, zergatik hori? Nolakoak dira emakumeak euskal narratiban, ipuingintzan, errefrautegian? Noizkoa da emakume protagonista duen lehen euskal liburua? Sinesgarriak ote dira euskal literaturako emakume pertsonaiak? Pertsonaia lauak ote dira? Zuek zer uste duzue?

Haritik tira!

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: