Eten
2013/11/24 Utzi iruzkina
feminismo literarioak
2013/04/20 Utzi iruzkina
Apirilaren 27an eguerdiko 12etan Gasteizko Judimendi auzoko AEKn (Jose Mardones kalea, 8) aluari buruzkoak aletuko ditugu.
Hurrengo liburuei buruz hitz egingo dugu:
Iratxe Esnaolaren “Klitori maitea” gutuna ere izango dugu bidelagun.
ZATOOOOZ!!!
2013/02/25 Utzi iruzkina
Elurra mara-mara ari zuela bildu ginen Baionako Euskal museoan zapatuan. Errepaso ederra eman zuten Itxaro Bordak, Marikita Tambourinek eta Amaia Lasak, Josune Muñoz gidari zutela. 1981eko sorrera hura nola izan zen, emakumeen lanak nola bereziki sustatu diren, nola Maiatz plaza irekia izan den edonorentzat, eta laudorioak Luzien Etxezaharretarentzat, eta gogoan Helena Etxekopar-Etxart.
2013/02/20 Iruzkin 1
2012/10/29 Utzi iruzkina
Zatoz Silvia L. Gilen Nuevos feminismos eta Ione Gorostarzuren Des egiten liburuei buruz hitz egitera Skolastikara azaroaren 4an eguerdiko 12etan.
2012/04/28 Utzi iruzkina
Hurrengo irakurle taldea maiatzaren 12an egingo dugu, Bilbon Skolastikan, 12:00etan.
Ondoko liburuen inguruan arituko gara:
“Zergatik panpox”, Arantxa Urretabizkaia.
“Sisifo maiteminez”, Laura Mintegi.
“Crítica del pensamiento amoroso”, Mari Luz Esteban.
2012/03/30 Iruzkin 1
Bost urte pasatu dira sareinok feminismoa eta literatura euskaraz uztartzeko proiektuarekin hasi ginenetik eta aurten ere gurekin ospatzera gonbidatzen zaitugu.
Martxoaren 31ko iluntzean Iruñean elkartuko gara mahai-ingurua eta afaria eginez.
Gurekin izango da Aran abeslaria ere! eta mahainguruaren ondoren, afari luntxean elkarrekin abestu eta topa egingo dugu!
“Patriarkatua hil da eta ez naiz ni izan”
AniMaTuu!!!
2011/09/04 Utzi iruzkina
Hurrengo literatur irakurraldia Donostian egingo dugu, abenduaren 17an, 10:00etan.
Ondoko lanei buruzko hausnarketak egingo ditugu:
– Isabel Uriari Uxue Alberdik “Argia”n egindako elkarrizketa (2275. alea
2011-05-08).
– Irati Goikoetxeak idatzitako “Arraroa” liburua (Ediciones Mensajero)
– Oier Guillanen “Arra arraroa” antzezlana “Herio eroi/Arra arraroa” liburuan (Artez blai)
– Karin Michaelis-en “La edad peligrosa” liburua (Alba).
2011/09/03 Utzi iruzkina
Kaixo irakurle:
2006an kafe baten lurrunaren arrimuan sortu zitzaigun literatura eta feminismoa euskaraz sarean ezkontzeko gogoa. Geroztik euririk izan eta urbiderik egin da. 2007an Lekeitiora joan eta Sareinen artean iriki genuen gure lehen leihoa www.eibar.org/blogak/sareinak orrialdean. Aurten Zarautzen laugarren urtemuga ospatzen ari ginela, itsasoaren zabalarekin batera, beste olatu batean sartzea erabaki genuen sareinak.org itsaskirrian. Batetik, berritzeko gogua, eta bestetik, orain arteko egindakoa ikusgarriago bihurtzeko eta letorkeena irakurgarriago bilakatzeko asmoa. Leihoak eta sareak zabaltzearen argitan eman berri dugu urrats hau, ibiltzen ez diren bideak larreak hartzen dituelako eta gurea sareak eta sareak hedatzea delako, beti ere, literatura eta feminismoa ortzemugan.