Beatriz Preciadoren harira Argia aldizkarian

Onintza Irureta

Argia aldizkariko iritzi sailean eta Preciadoren lan bati erreferentzia eginez identitatearen zirrikituetatik buelta bat eman dute azken asteotan.

Argia aldizkariko Ttakun (h)errenka sailean, azken hilabeteotan, hiru iritzi emale txandakatu dira astero (Katixa Agirre, Ur Apalategi eta Juanjo Olasagarre). Agirrek Kaka, txiza eta ispilua artikuluan (abenduak 14, 2.163 zbk.), Olasagarrek aurreko astean botatako amuari heldu zion. Izan ere, Olasagarrek artikuluan aipatu zuen Txinako komun publikoetan besteen ondoan egin behar omen dela kaka. Hari horri tiraka Beatriz Preciado filosofo queeraren artikulua ekarri zuen gogora Agirrek. (Artikulu hori, Generoa eta zaborra. Pixa egin/Kaka egin. Maskulinoa/Femeninoa izenburuarekin euskaratuta dago blog honetan, Sareinaken). Post hau irakurtzen jarraitu

Zein da zure utopia?

Sareinak

Azken Larrunen (Argia aldizkariarekin batera heltzen zaigun “gehigarri” moduko aldizkaritxoan) etorkizuneko Euskal Herri amestuari buruz galdetu ziguten Sareinoi eta hona hemen erantzun genuena. Zerbait gaineratu edo aldatu nahi?
AMESTEN DUGUN EUSKAL HERRIA FEMINISTA

Ezer esan baino lehen, amesten dugun Euskal herria feminista emakume askoren amets kolektiboa dela azpimarratu behar dugu, hori dela kausa idatzi dugun askoren arteko artikulu hau, taldeka amesten, eztabaidatzen eta lanean aritzen baikara. Post hau irakurtzen jarraitu

Eliztar katoliko gehienak emakumeak dira. Nolatan?

Onintza Irureta

Dolores Juliano antropologoak Plazandreokek antolatutako hitzaldi sortako bat eskaini zuen Donostian, azaroaren 28an, “Sistema patriarkala eta erlijio politeista eta monoteistak” izenburupean. Saiatu zen azaltzen eliza katolikoa misoginoa eta matxista izanda, nola gerta litekeen hainbeste emakume eliztar Post hau irakurtzen jarraitu

Gizon ikusezinaren kartela aldatzeko eskatu dute

Berdintasunerako Defentsa Erakundeak Durangoko aurtengo azokaren kartela aldatzeko eskatu dio Gerediaga Elkarteari, azokaren antolatzaileari. Gizon ikusezina azokan leloa duen kartelak emakumeak euskal kulturan «ikusezin» uzten dituela uste du erakundeak, eta, horregatik, esaldia aldatzeko eta irudian emakumeei erreferentzia egingo dien elementuren bat ezartzeko eskatu du. Post hau irakurtzen jarraitu

Joxerra Gartziaren perla

Joxerra Gartzia, Jendaurrean hizlari. Alberdania. 2008 (hitzaurrean irakurleari berbetan, 23. orrialdean)

“Jendaurrean hizlari” lanaren hitzaurrean aurkitu duguna irakurri nahi?

“Esan dizut ez dakidala ezer askorik zutaz. Emakume edo gizonezkoa zaren ere ez dakit, baina, egia esan, bost axola dit niri horrek, euskaraz ari naiz eta. Alde horretatik, sekulako abantaila du euskarak, behin behar eta, albo-erdara handi-mandien aldean, zuka ari garela ez baitugu mintzakidea sexuaren arabera bereizten. Ingelesa baino ere jatorragoa da horretan euskara, pentsa. Gaztelaniaz idatzi behar banu, testu guztia “a” / “o” zatarrez edo izen abstraktu motelez josi beharko nuke, edo, are okerrago dena, etengabe jardun beharko nuke sexua –barkatu, generoa- estaltzen, paradisuko harako mahats-hosto “mitiko” haren ordez a-bildua harturik lotsa-estalgarritzat.”

Gosegarri erotiko gisa

Josune Muñoz

Gaurko sarrera hau gosegarri bat baino ez da, aperitifa. Oraindik lanean ari gara XX. mendean zehar euskal emakumeok sortu dugun poesia erotikoa bilatzen, batzen, miatzen, aztertzen… 2009ko otsailan plazaratuko den antologia sortzeko enkarguan.

Irakurri dugu, bai, irakurri, 60 liburu baino gehiago, eta ezagutu dugu, bai, ezagutu, 50 sortzaile baino gehiago: mila poema, hamaika irudi poetiko, makina bat proposamen estetiko, gaur arte batera argitara eman ez direnak.  Prestatzen ari garen antologia honen harrituko gaituzten datuak aurrera ekarri nahi dizkizuegu: bitxikeriak, anekdotikoak, galdera batzuri erantzuna ekartzen dietenak, alegia noiz, non eta nork erabili, agerrarazi zuen euskal literaturan KLITORI hitza estreinakoz?  Zenbatetan  irakurri, aurkitu dugu ORGASMO hitza?  Ugariak dira poema erotiko LESBIANOAK? Idazle, emakume hauek zelan  esaten, adierazten dute erdarako “Correrse”ekintza gozagarria?  euskal emakumeok MASTURBATZEN gara?  NINFOMANIK al dago?

Funtsezko galderei ere ihardetsi nahi diegu, eta morboaz gain zeuen jakin grinari dastatzeko, gozatzeko, asetzeko datuak, gogoetak eta, oinarrizkoena, poemak  ekarriko dizkiogu Durangoko azokako haizeak jo eta gutxira. Saiatuko gara euskal emakumeok sortu dugun poesia erotikoaren korpus sakona eskaintzen, eta honen bitartez gure poesia erotikoaren kronologia, historia, ezaugarriak, itzalak, hutsuneak eta abarrak eta hostoak eta niniak ekartzen.

Dena dela, Igande honetan, urriak  19, Martiniaren aurretik, gosegarri gisa,  ordu batean Bilboko Arenalean, POESIA ASTEAn zehar garatuko diren ekitaldien artean,  POESIA EROTIKOAREN IRAKURKETA entzuteko parada izango duzue. Hegoamerikako eta Euskal Herriko poesia erotikoa irakurtzen egongo gara Ekuadorreko Soledad Jácome , Kubako Tadeo Tapanes, Edorta Jimenez eta laurok.

Irakurriko den guztia ez dugu hona ekarriko, bai, ostera, euskal emakumeen poema erotikoak. Egileen jaiotze urtearen arabera, kronologikoki  antolatu ditugu.

On egin, baina gogoratu gosegarri bat baino ez dela, beraz,  gorde gosea otsailerako.

Post hau irakurtzen jarraitu

Mariasun Landa: “Literaturan hastear nagoela iruditzen zait”

EIE-tik hartua

Aspaldian genbiltzan Mariasun Landarekin hitz egin nahian, eta azkenean, berak antolatutako festak, nahiz eta aldameneko gelan izan, Zemoriya kalera eraman gaitu. Mariasun bere niaren bila abiatu zen Paris aldera, eta han unibertso handi batekin topo egin zuen. Gu, ordea, Landaren ni handi horren peskizan arrimatu gara, 10 galdera otarrean, Zurriolako kaskora, eta oso ondo topatu dugu. Aitortu digu, oro har, orain askoz hobeto dagoela lehen baino. Urteak pasatzeak gauza on asko ekartzen dituela esan digu, aipatzen ez diren gauzak, betiere, osasuna eta edertasuna direlako aipatzen direnak. Norberaren burua gehixeago ezagutzeak umilago eta lasaiago bizitzeko parada ematen duela aipatu digu. Eta hori dena diogu Mariasun Landak azken liburuarekin aspaldian zorretan zuen zerbait bete duelako: bizitzan atzera begiratu eta zentzua eman bizitakoari. Paul Ricouer eta beste hainbat filosofok diote bizitza kaosa dela, eta narratibitateak ematen diola kaos horri egitura.

Bere etxean, siestarako tenorean, hartu gaitu. Mariasunek ez omen du etxearekin jende gehienak duen maitemin sakrosantua, maite maite bai, baina izugarri estimatzen omen du hotelek ematen duten mugimendua ez ezik anonimatua ere. Baina bakoitzaren etxeak asko esaten du jabeaz, eta prestatu digun kafeak, galleta goxo minimalistek eta oparitu dizkigun liburu sinatuek asko adierazten dute idazle horren azpian dagoen elefante txori bihotza handiaren izateaz. Etxea ez da arrunta, Errusikarentzat aproposa, jauziz jauzi igo behar baitira bizitzaren kontinente guztiak. Tontorrean, logelarako bideetan, eskailera-buruan, minimalismoa hautsi eta irribarrea sorrarazten dizun gizon bat: Woody Allen. Amak esaten omen dio Mariasuni ea noiz kendu behar duen gizon hura handik.

Post hau irakurtzen jarraitu

Israel eta Palestina

Josune Muñoz

Euskal Herritik Israel eta Palestinara doazen bideak antzinetik urratu dira. XI. mendean Rabi Yehudah Ha-Levi Tuterako seme judutarra, Euskal Herriko juduterien Jerusalemerako bidean hil zena Euskaltzindiak oroitu eta omendu zuen 2002an argitarapen hirueledunean: Haizearen hegaletan. Hurrengoa XII. mendekoa da: Benjamin Tuterakoa Bidaien liburua Nafarroako Gobernua, 1994. Ekialde hurbileko izendegitik hartu zuen izenburua Velez de Mendizabalek Yehuda (Txalaparta, 1992) armen merkataritzan murgiltzen den espioitza-eleberrirako. Post hau irakurtzen jarraitu

Pornopunk feminismoa Artelekun (2008/7/2-5)

Amaia Alvarez Uria

Feminismoa egiteko eredu berriak aurkeztu zizkiguten aurreko astean Artelekun egin ziren jardunaldi-topaketetan. Postpornografia eta queer teorian oinarrituta eta kudeaketa punkiaren bidez (do it yourself edo autogestioaren filosofia).

Eskerrik asko Nagore Lozanori eta Maria Mur Deani argazkiengatik

Jarraian Mikel Martinen argazkiak (eskerrik asko zuri ere!)

Post hau irakurtzen jarraitu

Pornopunk feminismoa Artelekun

Amaia Alvarez Uria

Feminismoa egiteko eredu berriak aurkeztu zizkiguten aurreko astean Artelekun egin ziren jardunaldi-topaketetan. Postpornografia eta queer teorian oinarrituta eta kudeaketa punkiaren bidez (Do It Yourself edo autogestioaren filosofia).

Mingainarekin jolasean

Beatriz Preciado eta Tristan Taormino

Jardunaldien sarrera, oinarriztapena eta perspektiba historikoa eman ziguten lehen egunean. Pornografia, queer eta feministentzat, lorpen politikorako espazioa dela esan zuen Preciadok, arau heteropatriarkalen kontrako erresistentzia gunea eta gorputzaren irudikapen anitzak erakusteko lekua.

Post hau irakurtzen jarraitu

Design a site like this with WordPress.com
Hasi zaitez