XV-XVI. mendeak: Negar eta Kexu kantak

Josune eta Amaia

Gure liburuzainak XV eta XVI. mendeetako andra eresilariei buruz berba egingo dute oraingo honetan (gainera hasieran Iratxeren bisita izango dute). Haien elkarrizketa irakurri nahi duzu? Sartu liburutegian orduan…

A: Aupa neskak, zelan liburutegian? Jai eguna da eta!

J: Liburutegian beti ondo, liburuen artean beti lanean baina ondo.

A: Aurrekoan egon nintzen euskal abeslari batzuen letrak irakurtzen eta gogoratu nintzen Milia Lasturkoren eresiaren hitz indartsuekin.

MILIA LASTURKO Post hau irakurtzen jarraitu

Kritika literario feminista, metodologia baterantz (II): gaia

Josune Muñoz

Segidan eta pixkanaka-pixkanaka ekarriko ditugun tresnak edozein herri, garai, genero, adin… duen egile baten lan narratiboa kritikatzeko baliagarriak dira, eta hauxe da atal honetan egiten saiatuko garena: tresna horiek era errazean aurkezten, azaltzen eta komentatzen. Gaurkoan, GAIAri buruz hitz egingo dugu. Post hau irakurtzen jarraitu

Kritika literario feminista, metodologia baterantz (I): terminologiaz

Josune Muñoz

TERMINOLOGIA DELA ETA, DELA BIDE, DELA KAUSA…

Emakume, feminista eta literatura matazatzen hasi orduko terminologia korapilatzen zaigu. Honela, literatura femeninoa, literatura feminista, emakumeen literatura, gai femeninoak, gai feministak, kritika literario feminista, teoria feminista, emakume femeninoa, emakume feminista… eta termino gehiago kausitu dugu gaia sasi-modan plazaratu zenetik hona. Hau ikusita, literatura eta feminismoan harilkatzen garenok darabilgun terminologia argitzeko beharrean gaude, eta hortik, gure ordenatu-ardatzetik, abiatuko gara. Post hau irakurtzen jarraitu

Ekialde Hurbila

Josune Muñoz

Komunikabideetan behin eta berriro ikusi eta entzuten ditugu: Iran, Irak, Israel, Palestina, kurdistan, Turkia… suteak, emakume estaliak, gerla, petroleoa, area, istiluak… gure begietan beste irudi batzuk uzteko bidea, literatura, dudarik ez.

Poesia eta kaligrafia ederrenetako eremu horretan bi dira azpimarratzeko liburuak, biak ere ahozkoak jatorriz. Bata, AL CORAN, erlijio, kultura, gizarte eta zuzenbideari dagokiona, musulman kultura ulertzeko ezinbestekoa. Euskaraz itzultzeke dago. Bestea, askoz ere literarioagoa: 1000 gau eta bat gehiago. Post hau irakurtzen jarraitu

Mundu-munduka

Josune Muñoz

Hau mapamundi ezohikoa, munduko emakumeen literatura-mapa. Zabaldu eta gurekin bidaiatu, harritu eta aukeratu. Txinako Yunnan mendietatik NU SHU kexu kantak, Argeliako basamortutik hango azkeneko eleberriak, Indiako oihanetatik ahopeka kontatzen diren ipuinak, erbestean sortutako Somaliako emakumeen autobiografia lagunduak; benetan zintzo eta gordinak, Afganistaneko harkaitzetatik Phastum emakumeen poema laburrak… guztiak lan literario aberasgarriak. Oparo dastatu, ondoren atsedena hartu zeren segiduan Hong-kongeko portura hurbilduko gara ipuinik modernoenak ezagutzera, edo Hegoafrikako auzunetatik antzerki-lan politikoak, edota Siriako mitologia jasoko dugu… Holokaustoa emakumeek kontatua irakurri duzu inoiz, eta Senegaleko Griotteak entzun…? Badago beste mundu bat kontatzen, irakurtzen, eta irakasten ez dena… geografia ezezaguna. Lekittoko portura heldu da Asiako emakumeen literaturaren oihartzuna. Murasaki Shikibu kontu kontari dabil eta moilutik entzuten dira kathakali kantuak, hain dira ederrak Birmaniako alegiak… Post hau irakurtzen jarraitu

Bizenta Mogel

Amaia Alvarez Uria, Josune Muñoz

A: Aupa! Zelan dana?

J: Ondo. Badakizu zer? Esan eustien bigarren hezkuntzan erabiltzen dan euskal literaturaren kronologia eta proposatzen diren ikertzeko testuak eta kurrikuluma begiratzeko eta emakumeen lanak edo testuak sartzeko. Ikusiot ze nolako kurrikuluma dan eta kanonetik eginda dagoenez ez dago emakumerik sartzerik, ze sartzen dira gizonezkoen gaiak eta gero izen guztiak gizonezkoenak dira eta ezin da ez bada emakumeen ezaugarriak kontuan hartzen dauen gai baten barruan eta hori da proposatuko duguna.

Post hau irakurtzen jarraitu

Atarikoa

 Amaia Alvarez eta Josune Muñoz

A: Aupa! Zelan dana?

J: Ondo. Badakizu zer? Esan eustien bigarren hezkuntzan erabiltzen dan euskal literaturaren kronologia eta proposatzen diren ikertzeko testuak eta kurrikuluma begiratzeko eta emakumeen lanak edo testuak sartzeko. Ikusiot ze nolako kurrikuluma dan eta kanonetik eginda dagoenez ez dago emakumerik sartzerik, ze sartzen dira gizonezkoen gaiak eta gero izen guztiak gizonezkoenak dira eta ezin da ez bada emakumeen ezaugarriak kontuan hartzen dauen gai baten barruan eta hori da proposatuko duguna.

Post hau irakurtzen jarraitu

Iracvrtçailleari

Amaia Alvarez

Zenbat emakume idazle ezagutzen dituzue euskal literaturan? Eta zenbat gizon? Zergatik izan behar da aspergarria emakume batek erosketak egin eta afaria prestatzen duen bitartean pentsatzen eta sentitzen duena irakurtzea eta interesgarria gizon batek gerran gertatzen zaizkionak kontatzea? Nork esan zuen hilekoa dutenek hankak depilatu behar dituztela eta bizarra dutenek ezin dituztela ezpainak gorriz margotu?

Zenbat emakume idazle ezagutzen dituzue euskal literaturan? Eta zenbat gizon? Zergatik izan behar da aspergarria emakume batek erosketak egin eta afaria prestatzen duen bitartean pentsatzen eta sentitzen duena irakurtzea eta interesgarria gizon batek gerran gertatzen zaizkionak kontatzea? Nork esan zuen hilekoa dutenek hankak depilatu behar dituztela eta bizarra dutenek ezin dituztela ezpainak gorriz margotu?

Euskal literatura ezagutzen duzu? Nolakoa da Garoako Joxepa? Miranderen haur besoetakoari eta Navokoben Lolitari ahotsa ematen badiegu eta gela batean elkartzen baditugu zer kontatuko digute? Nola identifikatu daiteke euskal emakume garaikidea Bilintx sufriarazten zuten damekin edo Atxagak zerura begira ipintzen zuen Irenerekin?

Euskal literaturaren historian emakume idazleen lanak ezkutatu izan direlako, sortzaile hauek ekarpen handiak egin dizkiotelako literaturari, euren lanak bigarren mailakotzat jo izan direlako eta literatur kritika tradizionalak emakume izateagatik gutxietsi eta baztertu dituelako SAREINAK sortu dugu, eta Gure Iritzia Apalean atala honen baitan.

Egitasmo honekin mundu eta ikuspegi berriak ekarri nahi ditugu euskal literaturaren unibertsora eta guztion artean kritika eta hausnarketaren bidez egungo egoera aztertu, auzitan jarri eta proposamen berriak egin. Horrela jakingo dugu nola egiten dion aurre Iholdik beldurrari, zeintzuk diren Panpoxen amaren kezkak edo Amaia Ezpeldoiren ingurua zelakoa den.

Amaia Alvarez Uria 2007/01/31

Re: Iracvrtçailleari

olatz — 2007/03/05 19:08

horrelako blog baten beharra genuela uste dot, emakumeon kezkak asetzen dauen eta eguneko gizonezko literaturatik at bidaiatzera proposatzen duena.