Bizenta Antonia Mogel Elgezabal (II)

Amaia eta Josune

Hemen dauzkazue Juan San Martinek eta Txomin Agirrek Bizenta Mogelen liburuari egin zizkioten hitzaurreak. Juan San Martinen hitzaurrea

Txomin Agirreren hitzaurrea

Bizenta Antonia Mogel Elgezabal (III)

Amaitzeko, Bizenta Mogelek berak idatzi zituen hitzaurrea eta eskaintza. Bizenta Mogelen hitzaurrea eta eskaintza

Berdintasunaren feminismoa, lekukotza. Txaro Arteaga

Amaia Alvarez Uria eta Iratxe Retolaza

Feminismoen historiak ataleko azken sarreran, Berdintasunaren feminismoaz hitz egin genuen. Gaurkoan, Euskal Herrian feminismoaren korronte horretan jardun duen emakume baten lekukotza bildu dugu.

Txaro Arteagak bero-bero jaso gintuen Donostiako Garibai kaleko Bideluze tabernan. Bertan elkartu ginen, kafe baten aurrean kontu kontari aritzeko, eta urte luze hauetan bizi izan dituen esperientzien berri izan asmoz. Emakunde sortu zenean Txaro Arteagak hartu zuen erakunde horren zuzendaritza, eta 16 urte luzez jardun zuen zuzendari. Urte asko, lan handia… lerro gutxitan biltzerik ez dagoena. Hala ere, hortxe doaz Txarok kontaturiko zenbait esperientzia eta bizipen, elkar ezagutuz, elkarren berri izanez, ikas dezagun, eztabaida dezagun.

Post hau irakurtzen jarraitu

Isturitzetik Tolosan barru

Liburuaren azala.

Liburuaren azala.

Egilea: Josanton Artze

Liburua: Isturitzetik Tolosan barru

Urtea: 1969

Argitaletxea: Josanton Artze

Iruzkingilea: Iratxe Retolaza

Post hau irakurtzen jarraitu

Ez dut uste gaur egun -emakume idazlea- eta -emakumeen unibertsoa- esistitzen denik, inoiz esistitu bada

otamotz.com web-etik hartua

Michigan State Unibertsitateko irakaslea dugu gaurkoan solaskide: Joseba Gabilondo. Berarekin argudioan, honako desafioa bota digu eta guk oso kontuan hartu: Desafio bat bota nahiko nizueke, eta nire laguntza eskaini era berean, izan ere, uste dut momentu honetan lagungarrien gerta daitekeena, euskal emakumezkoen literatur historia bat izango litzatekeela. Ez dut uste historia hau era fundamentalista batean idatzi behar denik, halako emakumezko nazionalismo separatista bat sortuz. Uste dut, historia honen bidez, emakumezko idazleak errebindikatu behar direla, baina era berean generoa, botere egitura bezala, aztertu, eta beraz, maskulinitatea bera aztertu, gizonek beren posizio unibertsala gal dezaten eta berauek ere gizabanako historiko bihur daitezen. Alegia historia honek ez luke “gutiengo” baten historia izan beharko (honek indartu baino ez baitu egiten “gehiengoaren historia”ren kontzeptu maskulinista) baizik eta euskal literatura berrirakurtzeko beste bide bat, aurrekoak bezain unibertsal eta “gehiengo”.

Euskal literatura zatiturik dagoela diozu, alde batetik, nazioa berriro ni fantasmatiko baten bidez kontatu nahi duen diskurtsoa dagoela eta, bestetik; ironia, kritika, auto-erreflexioa, desira eta globalizazioa jorratzen dituen literatur mota dagoela. Sailkapen horretan non kokatzen duzu egun emakume idazlea eta literaturak sorturiko emakumeen unibertsoa?

Post hau irakurtzen jarraitu

Kritika literario feminista, metodologia baterantz (III): ahots narratiboa(k)

Josune Muñoz

AHOTS NARRATIBOA(k)

Lehenengo tresna gaia bada, hau da, ZER kontatzen den; bigarrena NOR(TZU)K kontatzen du(t)en izango da. Narratibaren historian zehar erabat aberastu, matizatu eta korapilatu den tresna dugu, eta aurrekoan bezala hobeto erabiltzeko ARAU edota AHOLKU batzuk proposatu nahi ditugu. Post hau irakurtzen jarraitu

Berdintasunaren feminismoa

Amaia Alvarez Uria

Lehenago aipatu dugun bezala feminismoaren baitan korronte ugari egon dira eta daude eta horien berri ematera gatoz oraingoan. Lan honetan hasteko berdintasunaren korronteari buruzko ohar sorta bat ekarri nahi izan dugu: korronte honen oinarriak eta teorilari garrantzitsuenak aipatuz eta honen ibilibide historikoari begiradatxo bat botaz. Interesatuta bazaude segi irakurtzen eta kontaiguzu honi buruzko zure iritzi edo esperientzia… BERDINTASUNAREN FEMINISMOA

Post hau irakurtzen jarraitu

XV-XVI. mendeak: Negar eta Kexu kantak

Josune eta Amaia

Gure liburuzainak XV eta XVI. mendeetako andra eresilariei buruz berba egingo dute oraingo honetan (gainera hasieran Iratxeren bisita izango dute). Haien elkarrizketa irakurri nahi duzu? Sartu liburutegian orduan…

A: Aupa neskak, zelan liburutegian? Jai eguna da eta!

J: Liburutegian beti ondo, liburuen artean beti lanean baina ondo.

A: Aurrekoan egon nintzen euskal abeslari batzuen letrak irakurtzen eta gogoratu nintzen Milia Lasturkoren eresiaren hitz indartsuekin.

MILIA LASTURKO Post hau irakurtzen jarraitu

Kritika literario feminista, metodologia baterantz (II): gaia

Josune Muñoz

Segidan eta pixkanaka-pixkanaka ekarriko ditugun tresnak edozein herri, garai, genero, adin… duen egile baten lan narratiboa kritikatzeko baliagarriak dira, eta hauxe da atal honetan egiten saiatuko garena: tresna horiek era errazean aurkezten, azaltzen eta komentatzen. Gaurkoan, GAIAri buruz hitz egingo dugu. Post hau irakurtzen jarraitu

Feminismoen historiak: sarrera

Iratxe Retolaza

Aspalditxo iragarri bezala, Rosemarie Putnam Tong-en Feminist Thought liburuaren irakurketa zuekin konpartitzeari ekingo diot. Gaurkoan, Tongek aipaturiko sailkapena aurkeztu baino ez dugu egingo, eta beste batean ekingo diogu atalez atal mugimendu feminista horien berri emateari, sakonago eta zehatzago.

Post hau irakurtzen jarraitu

Kontu jaten

Liburuaren azala.

Liburuaren azala.

Egilea: Arantxa Iturbe

Liburua: Kontu-jaten

Urtea: 2006

Argitaletxea: Alberdania

Iruzkingilea: Iratxe Retolaza

Badirudi, oraindik ere, hitzaren balioa aldatu egiten dela euskarriaren arabera. Badirudi idatzitako hitzak esandakoak baino balio handiagoa duela, edota paperean idatziriko hitzek sare arteko hauek baino balio handiagoa dutela. Eta batik bat, badirudi estimatuagoa dela paperean idatziriko hitza, eta are estimatuagoa liburuan gorderikoa. Horregatik, liburuan bilduriko hitzei balio handiagoa eman ohi zaielako, eta prestigio handiagoa aitortu ohi zaielako, saio ugari egin dira bestelako euskarrietan emandako hitzak paperera bihurtu eta liburu formatuan emateko; nola edo hala, beste euskarri horietan sorturiko hitz horiei bozgorailua jartzeko asmoz eta hitz horien balioa hanpatzeko asmoz. Horra hor, besteren artean, blog eta web-orrietako hitzei oraindik ere darien paper-mina, askotxo baitira sarerako sorturiko hitzak liburuan bihurtzeko saioak. Post hau irakurtzen jarraitu

Design a site like this with WordPress.com
Hasi zaitez